HUHEZIk eta Hekimen-ek lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2013-06-27 18:18Alkarlanerako hitzarmena sinatu barri dabe HUHEZI Mondragon Unibersidadearen Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak eta euskerazko herri ekimeneko hedabideek osotutako Hekimen taldeak.
Alkarlanerako hitzarmena sinatu barri dabe HUHEZI Mondragon Unibersidadearen Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak eta euskerazko herri ekimeneko hedabideek osotutako Hekimen taldeak. Alde biak lankidetzan jardungo dabe ikerketa lanetan, euskerazko komunikabideen arloa eta informazinoaren konsumo ohituren azterketatik abiatuta, hedabide horreen antolaketa egokienaren bila.
Nekane Arratibelek sinatu dau HUHEZIren izenean, bertako dekanoak, eta Iban Arantzabalek, Hekimenenean, alkarteko presidenteak. Hitzarmenaren arabera, hiru arlotan egingo dabe behar alkarregaz: ikerkuntzea, praktikak eta azpiegiturak.
Ikerkuntzeari jagokonez, ikerketa lanak euskerazko hedabideen arloa eta informazinoaren konsumo ohiturak aztertuko ditue. Ondoko gaiak jorratuko dira: euskerazko hedabideen audientzia-neurketak; konsumo joerak eta hedabide arloko barrikuntzea; hedabide publikoen, ez publikoen eta administrazinoaren arteko hartu-emonak; beste hizkuntza gitxitu batzuetan dabilzan hedabideen praktiken azterketea; euskerazko hedabideei buruzko mintegi eta jardunaldien antolaketea.
Sinatutako akordioaren arabera, HUHEZIko ikasleek euren praktikaldia Hekimen-eko hedabideetan egiteko aukerea izango dabe. Horrezaz aparte, erakunde bien intereseko komunikazino proiektuak jorratuko ditue HUHEZIko ikasleek Goikolab ideia-laborategian.
Azpiegiturei jagokenez, Hekimen-ek debalde erabili ahal izango ditu Aretxabaletako campuseko hainbat gela edo zerbitzu, beti be aurretiaz baimena eskatuta eta erabilgarri dagozan neurrian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!