'Robot & Frank'
2013-06-24 17:48 Zinema kritikakSundance eta Sitges zinemaldietan sari bana lortu ostean, gure zinema-aretoetara heldu da Robot & Frank (gaztelaniaz, Un amigo para Frank), Jake Schreieren lehenengo film luzea. Lapurreta kontuekaz nahastetan dan momentuan pelikulea galtzen hasten da. Penea da ikustea zelan abiapuntu interesgarri eta dibertigarri daukan lan bat graziarik bakoa bihurtzen dan.
- Jatorrizko izenburua: Robot and Frank
- Iraupena:90 min.
- Herrialdea: AEB
- Zuzendaria: Jake Schreier
- Gidoia: Christopher D. Ford
- Aktoreak: Frank Langella, James Marsden, Liv Tyler, Susan Sarandon, Peter Sarsgaard, Jeremy Strong, Dario Barosso, Bonnie Bentley, James D. Compton, Ana Gasteyer
Sundance eta Sitges zinemaldietan sari bana lortu ostean, gure zinema-aretoetara heldu da Robot & Frank, Jake Schreieren lehenengo film luzea. Bihar-etzi jazo daiteke, liburutegiak desagertzen dabilz eta makinek personen lana egiten dabe. Pelikula honek bakardadearen eta zahartzaroaren gaiak jorratzen ditu, umore apur bategaz.
Frank (Frank Langella) lapurretan ibilitako gizona da, gaur egun dibortziatuta dago eta bakarrik bizi da. Semeak, aita gauzka ahazten hasi dala ikusita, robot-laguntzaile bat emoten deutsa opari. Hasieran, Frank ez dago bape pozik, ez dau gura ezezagunik etxean. Ganera, robotak bere ohitural aldatzen ahalegintzen da. Baina, handik gitxira eretxia aldatu dau. Barriro be lapurketei ekiten deutse, eta horretarako oso baliagarria izan daiteke robot baten laguntzinoa.
Lapurreta kontuekaz nahastetan dan momentuan pelikulea galtzen hasten da. Hasierako puntu interesgarriak -Franken bizimodua, liburutegiko emakumeagaz hasi nahi dauen hartu-emona, zelan egiten deutsen aurre memoria arazoei, etorkizuneko gizartea bera- indarra galtzen doaz; polizia eta lapurren arteko hamaika aldiz ikusitako istorio bihurtzen da. Umorea, ganera, umore lodia izaten hasten da.
Penea da ikustea zelan abiapuntu interesgarri eta dibertigarri daukan lan bat graziarik bako film arrunt bihurtzen dan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!