2012ko zientzia-dibulgazinoko CAF-Elhuyar sariak banatu ditue

Bizkaie! 2013-04-26 11:34

Usurbilgo frontoian egindako ekitaldian, lau kategoria saritu dira, eta horreetako bat barria da aurten: zientzia gizartean sorkuntza-bekea. Arlette Apraiz, Doltza Oararteta, Jaione Ortiz De Zarate, Maider Amutio, Nerea Andres eta Oihane Enbeita gernikarrek osotutako taldeak irabazi dau, Balio berriz balio proiektuagaz.

Usurbilgo frontoian egindako ekitaldian, lau kategoria saritu dira, eta horreetako bat barria da aurten: zientzia gizartean sorkuntza-bekea. Arlette Apraiz, Doltza Oararteta, Jaione Ortiz De Zarate, Maider Amutio, Nerea Andres eta Oihane Enbeita gernikarrek osotutako taldeak irabazi dau, Balio berriz balio proiektuagaz.

Ganerako hiru kategorietan, Miguel Querejeta astrofisikaria, Isabel Mendizabal genetikaria eta Gorka Zabaleta kazetaria izan dira irabazleak. Elhuyar Fundazinoaren Merezimendu saria, barriz, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak jaso dau.

Alkarrekintzea izan da aurtengo ekitaldiaren haria, eta horixe bilatu dabe antolatzaileek bulegotik urten eta herrian ospatzean sari-banaketea: Usurbilgo herriagaz eta herritarrakaz alkarrekintzea sendotzea. CAF-Elhuyar sariketea bera be bi erakunderen arteko alkarrekintzearen adibide da, CAF tren-konpainiarena eta Elhuyarrena. Orain 19 urte sortu zen, eta ordutik etenbako bilakaerea izan dau.

Epaimahaian honakoak izan dira: Jose Mari Rodriguez Ibabe, CEITeko ikertzailea eta Elhuyar Fundazinoko lehendakari ohia; Txema Ramirez de la Piscina kazetaria, Arturo Elosegi ekologoa, eta Marian Iriarte kimikaria; hirurak EHUko ikertzaileak; Josu Rekalde EHUko Artea eta Teknologia Saileko zuzendaria; Koldo Almandoz zinema-zuzendaria; eta, Elhuyarren izenean, Leire Cancio, Elhuyarreko zuzendari nagusia, eta Maria Gil, Elhuyar Zientzia Unidadearen arduraduna.


CAF-Elhuyar 2012ko saridunak

- Dibulgazino-artikulu orokorra: Galaxiek topo egiten dutenean; irabazlea Alemaniatik etorri da saria jasotera, izan be, han dago doktoretzea egiten Miguel Querejeta. Max Planck Astrofisika Institutuan dabil ikertzen, eta bere ikerketeagaz lotuta dago epaimahaiak saritu dauen artikulua.

- Tesian oinarritutako dibulgazino-artikulua: Ijitoen jatorria DNAn islatuta, Isabel Mendizabalena. Mendizabalek Pompeu Fabra Unibersidadearen Biologia Ebolutiboko Unidadean egin dau tesia eta horretan oinarritutako lana da saria jaso dauena.

- Zientzia-kazetaritzearen arloko lana: Gorka Zabaletak jaso dau saria, Zumaiako Baleike herri-aldizkarian argitaratutako lanagaitik. Angel Uranga CERNeko fisikariari egindako alkarrizketea da, eta izenburua: Ikaragarri bero zegoen zopa moduko bat zen hasieran unibertsoa.

- Merezimendu saria: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, osasun-arloan euskerearen normalizazinoaren alde egindako lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu