'My house is your house' erakusketea ikusteko azken egunak

Bizkaie! 2025-09-08 13:32   erakusketak

Azkuna Zentroaren historiako erakusketarik bisitatuena da.

Chiharu Shiota artista japoniarraren My House is your House erakusketea irailaren 28ra arte egongo da ikusgai Azkuna Zentroan, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroan. Munduko arte garaikideko artista garrantzitsuenetako bat da, 56.000 bisita izan ditu maiatzaren 27an inaugurau zanetik eta Zentroaren historiako erakusketarik bisitatuena da. 

Erakusketeagaz batera egiten diran jardueren programazinoak irailaren 28ra arte jarraituko dau. Erakusketearen komisarioa dan Tereza de Arrudaren bisita gidatuak nabarmentzen dira, irailaren 25ean (12:00 eta 18:30) eta 26an (12:00). Sartzea doban izango da lekua bete arte, eta interesa daben personek Zentroaren webgunearen bidez emon beharko dabe izena. Gainera, Azkuna Zentroak ohikoak diran hogeita hamar minutuko sarrera-ibilbideak eskeintzen jarraitzen dau, eguazten eta eguenetan.

Artistearen lehen erakusketa monografikoa da Euskadin. Artilezko hariakaz egindako instalazino monumentalakaitik da ezaguna. Haren egiturek mundu poetiko eta onirikoan sartzeko asmoz egindakoak dira. Chiharu Shiotak eguneroko bizitzako elementuetatik hasita ulertzen dau obrea, esaterako, akorduak eta topautako edo erabilten ez diran objektuak.

Tereza de Arruda artearen historialariak komisariautako erakusketan kolore gorriak eta eskala monumentalak Azkuna Zentroko Kulturen Ataria eta Erakusketa Aretoa lotzen ditue. Shiotak, etxea kontzeptua landu dau, esparrua espazio publikora edegiz, Bilboko Alondigearen arkitektureagaz alkarrizketan. Emoitzeak, site-specific bezela, bisitaria haren akorduakaz konektetan daben etxeko hainbat momentu esperimentetako konbita egiten deutso publikoari.

Shiotak azken hiru hamarkadetan ondutako lanen panoramikeagaz batera, haren instalazinoek hari-patroi errebesak ehundu ditue. Hasiera eta amaiera argirik bako marrazki konplejua eratzen dabe hariek, bideen, istorioen eta esperientzien sinbolo bilakatuz. Eskegitako objektuek, esaterako jantziek eta leihoek, ez dagozan presentziak irudikatzen ditue, gogora eroanez bizitearen umetasuna eta memoriaren poderea.

Chiharu Shiota

Chiharu Shiota (Osaka, Japonia, 1972) pinturan (Kiotoko Seika Unibersidadea, 1992-1996) eta arte bisualetan (Braunschweigeko Goi Mailako Arte Eskolea, 1997-1999 / Berlingo Arte Akademia, 1999-2003) trebatuta dago eta Berlinen bizi da.

Ondoko erakusketa honeek egin ditu: Nakanoshima Museum of Art, Osaka; Hammer Museum, Los Angeles; Queensland Art Gallery of Modern Art (QAGoMA), Brisbane; ZKM | Zentrum für Kunst und Medien, Karlsruhe; Zeelanda Berriko Te Papa Tongarewa Museoa, Wellington; Mori Arte Museoa, Tokio; Gropius Bau, Berlin; Australiako Hegoaldeko Arte Galeria; Yorkshire Sculpture Park, Erresuma Batua; Kochiko Arte Museoa; eta Osakako Arte Museo Nazinonala. 2025eko lehen hiruhilekoan, Parisko Grand Palaisen erakutsi zituan artelanak.

Nazinoarteko erakusketa askotan be parte hartu dau, esaterako Oku-Notoko Nazinoarteko Arte Jaialdian, Sydneyko Biurtekoan, Echigo-Tsumariko Arte Hirurtekoan eta Yokohamako Hirurtekoan eta São Pauloko SESC Pinheirosen. 2015ean, Shiota hautatu eben Japonia ordezkatzeko Veneziako Bienalaren 56. edizinoan.

Tereza de Arruda

Tereza de Arruda (São Paulo, Brasil, 1965) arte-historialaria eta komisarioa da. São Paulo (Brasil) eta Berlin (Alemania) artean bizi da eta komisario-lanak egin ditu Europan, Hego Amerikan, Estadu Batuetan eta Asian. Besteak beste, Ilya eta Emilia Kabakov, Chiharu Shiota, Sigmar Polke, Yang Shaobin eta Wang Chengyun artisten erakusketa monografikoetan eta nazinoarteko erakusketa kolektiboetan, testuinguru soziokultural garrantzitsuetan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu