Emakumeek zuzendutako zinemearen jaialdiak pozik aurkeztu dau bere 30. urteurrena ospatzeko kartela
2025-09-09 07:30 ZinemeaKartela Rebeka Arce diseinatzaile eta arte zuzendari bizkaitarraren lana da.

Kartelak jasoten dau Adara Sánchez ilustratzailearen lekukoa, azken hamarkadako lankidetza tradizinoari jarraituz, Euskadin bizi edo bertakoak diran artistakaz egindako alkarlanak ikus-entzunezko eta sormen esparru lokalaren sustapenean. % 100 talentu humanoa, % 0 Inteligentzia Artifizialaren arrastorik barik.
Emakumeek zuzendutako zinema-erakusketea feminismoaren goraldian eta Estaduan sortzen egozan beste erakusketa batzuekaz batera hasi zan. Proiekzinoek kolektibo feminista legez egiten genduzan eztabaidak errazteko helburuari eutsiz Bilboko ikusleen artean oso harrera ona izan eben.
Emakumeek zuzendutako zinema-erakusketaren aurrekariak eta hasiereari jagokonez, Simone de Beauvoir Talde Feministea 80ko hamarkadaren erdialdean sortu zan, eztabaida eta lanketa teoriko feministako kolektibo lez. 1986an, Leioako Bigarren Jardunaldi Feministakaz bat eginez, haren sortzaileek "Maitasuna eta beste kimera batzuk" hitzaldia aurkeztu eben, taldeak zinemeagaz izango eban loturearen ernamuina, izan be, 1987tik aurrera, eta hainbat urtez, zenbait zinema-ziklo atondu zituen, maitasun erromantikoaren mitoen inguruko hainbat alderdi aztertu eta eztabaidatzeko asmoz.
Ikusleen artean izandako erantzun bikainak maitasunari buruzko lehen zinema-zikloa atontzeko indarra emon eutsen 1987an.
Urriaren 27tik 31ra egingo dan Zinemakumeka gara! 1996-2025 erakusketearen gaineko informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!