32.518 euro Gurutzetako Ospitaleko pediatria arloak jasoko ditu

Bizkaie! 2025-09-09 07:48   Kirola

Eperlandak 2025eko Burdin Hesiko Mendi Lasterketan batutako dirua da.

Egunotan aurkeztu dau Eperlanda Kultur Elkarteak 2025eko balantzea eta Burdin Hesiko Mendi Lasterketearen hurrengo edizinoko nobedadeak plazaratu ditu, Gamiz-Fikako frontoian. Mendi lasterketa atontzen dauen erakundeko presidenteak, Estepan Aldamiz-Etxebarriak eskerrak emon eutsezan Eusko Jaurlaritzeari, Bizkaiko Foru Aldundiari, hainbat udal, kirol erakunde eta federazinori, bai eta babesle eta boluntarioei, euren lana ezinbestekoa baita Burdin Hesiko Mendi Lasterketea egiteko.

Kontuak kontu, 200 persona baino gehiago hurreratu ziran astegoien horretan jaialdian parte hartzeko asmoz.

32.518 euroko txeke handi-handia izan zan protagonista

Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIko gerenteak, Mar Luz Lus Marquések hartu eban txekea. Aurten, igaz baino 2.500 euro gehiago bideratu dira. Batutako dirua egonaldi luzeko ospitaleratzeen pedriatria eremua humanizetako bideratuko da. Eperlanda, zorionak. Eta eskerrak herri osoari, eta baita korrikalariei be, esan eban Marquések. "Lortu dabelako kirol-erronkea erronka solidario bihurtzea, zehaztu eban. Gurutzetako Ospitaleak atsedenerako espazio bat izango dau, jolas parke moduko bat, hain zuzen be Burdin Hesiko Parkea izango da gune barriaren izena.

Helburuak

Aldamiz Etxebarriak zehaztu eban 2026ko lasterketea bagilaren 20an egingo dala eta urtarrilaren 12an, eguerdiko 12:00etan, edegiko da izena emoteko epea.

Bestalde, 2026an, diru-batzeak beste helburu bat izango dau: gaixotasun neuropediatrikoen ikerketea sustatzea, hain zuzen be; batutako dirua jarleku egokituak erabiliz lasterketan parte hartzen daben neska-mutil batzuek sufriduten dituen gatxak ikertzeko bideratuko da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu