Zezeilak 21: Ama Hizkuntzearen Nazinoarteko Eguna

Bizkaie! 2013-02-21 09:17   Euskerea berbagai

Liburua ama hizkuntzan oinarritutako heziketearen ardatz lemapean, Irina Bokova Unescoko zuzendari nagusiak adierazo dauenez, teknologia barrien sasoian, liburuak tresna eder eta erabilgarriak dira ezagutza trukerako, alkar ulermenerako eta mundura zabaltzeko. Ezagutzaren gizarteen euskarri dira eta adierazpen askatasunaren eta danontzako heziketearen sustapenaren abangoardian dagoz.

Liburua ama hizkuntzan oinarritutako heziketearen ardatz lemapean, Irina Bokova Unescoko zuzendari nagusiak adierazo dauenez, teknologia barrien sasoian, liburuak tresna eder eta erabilgarriak dira ezagutza trukerako, alkar ulermenerako eta mundura zabaltzeko. Ezagutzaren gizarteen euskarri dira eta adierazpen askatasunaren eta danontzako heziketearen sustapenaren abangoardian dagoz.

Kultur ondarearen babes eta garapenerako tresna indartsuenak dira hizkuntzak eta ama hizkuntzen zabalkundea sustatuz hizkuntza aniztasunaren eta hezkuntza eleaniztunaren alde egingo dogu. Edozelan be, LOMCE/Wert legearen inguruan eta beste murrizketa batzuen bidetik hizkuntza gitxituak beti atzean gelditzeko arriskuan dagoz eta, beraz, inoiz baino gehiago Ama Hizkuntzearen Nazinoarteko Eguna gogoratu ez eze, komunikazinorako tresna eta kulturearen adierazmolde diran hizkuntza gitxituen alde egiteko eguna da.

Gurean bada Itziar Idiazabalek zuzentzen dauen UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrea eta ikerketa, formazinoa, informazioa eta dokumentazino-lanak garatzeko helburua dauka Munduko Hizkuntza Ondarea eta haren egoerea hobeto ezagutu daitezen. Ondokoak dira Katedrearen helburuak:

- Hizkuntza Ondarearen inguruan irakaskuntzea eta hezkuntzea sustatzea eta eskaintzea (ikastaroak, mintegiak, berbaldiak).

- Hizkuntza eta kultura Ondareari buruzko ikerketak egitea eta sustatzea.

- Munduko Hizkuntza Ondareari buruzko ezagutza Euskal Herrian zabaltzea eta ondare hori gordeteko beharraz gizartea sensibilizetea.

- Euskal Herriko Hizkuntzea eta Kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak bultzatu aldera ikerketak eta formazino ekimenak bultzatu.

- Hizkuntza Ondarearen inguruan lan egiten daben nazinoarteko erakundeen arteko alkarlana sustatu eta indartzea eta sare horreekaz batera ekimenak garatzea.

- Hizkuntza-aniztasunaren balioaz herritarrak sensibilizetako eta arduratzeko kanpainak antolatu, baliabideak eregi eta zeregin horreetan dabilzan beste erakundeakaz alkarlana sustatu.

Ama Hizkuntzearen Nazinoarteko Egunean, 1952ko jazoera bat gogoratzen dogu, izan be, euren Bangla hizkuntzearen (Pakistango hizkuntza ofizial bietako bat) autorpenerako manifestazinoan egozan gazte batzuk tirokatu eta hil egin zituan Dhakako poliziak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu