Familien ia % 78k D eredua hautatu dau EAEn 2013-2014 ikasturterako aurrematrikuletan

Bizkaie! 2013-02-19 11:44   Euskerea berbagai

Hizkuntza-eredua kontuan hartuta, euskerazko D ereduak aurreko ikasturteakazko gora egin dau; eta behera, barriz, B eredu mistoak eta gaztelaniazko A ereduak. Holan, azken urteetako joerea mantendu egin dala nabarmendu daiteke. Familien % 77,73k aukeratu dau D eredua, % 19,22k B eredua, eta % 3,05ek A eredua.

2013-2014 ikasturterako aurrematrikulazino kanpaina amaitu barria da EAEn eta Eusko Jaurlaritzeak behin-behineko emoitzak plazaratu zituan atzo (2013-2-18); 2 urteko umeei jagokez datuak, lehenengo aldiz matrikulau dituenei, hain zuzen.

Hizkuntza-eredua kontuan hartuta, euskerazko D ereduak aurreko ikasturteakazko gora egin dau; eta behera, barriz, B eredu mistoak eta gaztelaniazko A ereduak. Holan, azken urteetako joerea mantendu egin dala nabarmendu daiteke. Familien % 77,73k aukeratu dau D eredua, % 19,22k B eredua, eta % 3,05ek A eredua.

Danetara, 18.312 umek emon dabe izena, 9.787 ikastetxe publikoetan (553,45) eta 8.525 (%46,55), barriz, pribatuetan; 2012ko datuakaz konparauta, kopuru hori apur bat txikiagoa da, jaiotze kopurua handiagoa izan dan urte batean. Sareei jagokenez, publikoaren aldeko hautua egin dabe familia gehienek (% 53,45).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu