Rafael Berrio musikari donostiarrak 'Diarios' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-02-05 12:11   Musikea

Rafael Berriok Diarios hamaika kantako disko barria aurkeztu dau. Joserra Senperena musikari donostiarrak produzidu dau, bereak dira moldaketak be, eta berak joten ditu pianoa eta akordeoia abestietan. Orain urte bi argitaratutako 1971 lanaren jarraipena dala autortu dau egileak.

Aurreko beharra lez, Diarios be bere kontu argitaratu dau Berriok. 1971 diskoak kritika sano onak izan zituan, haretan sartu ez ziran abesti batzuk ditu disko barriak. Oraingoan, dana dala, gitarrarik ez dago, pianoa da-eta nagusi. Edozelan be, zuzenean bestela antolatu dabe taldea, Ander Mujikak fagota joko dau, Andoni Mujikak tronpea, eta Rafa Berriok berak, gitarrea.

Kanten hitzei jagokienez, ardaoa agiri da hainbatetan, Saturno izenekoan, berbarako. Emakumeak, denporea zelan doan, heroineak eroandako lagunak... gai ugariren ganean idatzi dau musikari donostiarrak.

1971 eta Diarios diskoko berbak, ganera, liburu batean jaso ditu, Mursegogaz (Maite Arroitajauregi) batera sortutako Phantasma proiekturako egindakoakaz batera. Golpes de fortuna y tiros de gracia dau izenburu liburuak.

Eguenean, hilak 7, Bilboko Kafe Antzokian izango dira Rafael Berrio eta Mursego, Phantasma lan barria aurkezten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu