The Jon Spencer Blues Explosion taldeak 'Meat and Bone' diskoa aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2013-02-05 12:00   Musikea

The Jon Spencer Blues Explosion talde estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau datorren zapatuan, zezeilaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian, Meat and Bone disko barria aurkezteko. Saioa gaueko 22:00etan hasiko da, Tokyo Sex Destruction talde katalanaren kontzertuagaz.

The Jon Spencer Blues Explosion talde estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau datorren zapatuan, zezeilaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian, Meat and Bone disko barria aurkezteko. Saioa gaueko 22:00etan hasiko da, Tokyo Sex Destruction talde katalanaren kontzertuagaz, Last Tour Internationalek jakinarazo dauenez.

Meat and Bone da The Jon Spencer Blues Explosion hirukoteak azken zortzi urteetan kaleratu dauen estudioko lehenengo diskoa. Benton Harbor-en Key Club Recording Studio (Michigan, AEB) mitikoetan grabautako 12 abesti barri dira, rock and roll gordineko 12 kantu barri, hain zuzen be.

Dagoeneko 20 urte igaro dira Jon Spencer (ahotsa eta gitarra), Judah Bauer (gitarra) eta Russell Simins (bateria) musikariek osotutako hirukoteak estudioko bere lehenengo lana argitaratu ebanetik. Orduan, indie rock eszena hankaz gora jarri eben rock and rollaren ikuspegi barri eta erraietako bategaz, blues punk musikearen zaletu barri ugari sortuz.

Bestalde, The Jon Spencer Blues Explosion estadubatuarren aurretik, Tokyo Sex Destruction katalanak igoko dira Kafe Antzoki oholtza gainera, Sagitarius disko barria aurkezteko. Aurrerapausu barri bat da lana taldearen ibilbidean, eta perkusino latinoak, garapen psikodelikoak, soul liluratzaileko errepetizinoak edota MC5/Stooges moduko rock and rolla jaso ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu