'Umorez: generoa bertsolaritzan' jardunaldien hirugarren edizinoa zezeilaren 14an eta 21ean Villabonan

Bizkaie! 2013-02-04 17:49   Bertsolaritzea

Bertsozaleon artean feminismoaren ezagutza zabaldu eta genero rolen bereizketaz kontzientzia piztu asmoz antolatu ditu Bertsozale Alkarteak Umorez deituriko jardunaldiok. Bertsolaritzea genero ikuspegitik aztertzeko aukerea izango da Villabonako Subijana Etxean. Aurten, lau berbaldi eskainiko dira.

Bertsozaleon artean feminismoaren ezagutza zabaldu eta genero rolen bereizketaz kontzientzia piztu asmoz antolatu ditu Bertsozale Alkarteak Umorez deituriko jardunaldiok. Bertsolaritzea genero ikuspegitik aztertzeko aukerea izango da Villabonako Subijana Etxean. Aurten, lau berbaldi eskainiko dira. Hona hemen egitaraua:


Zezeilak 14, eguena:

- 18:00etan: Carmen Larrañaga Odriozola: Emakumea eta bertsolaritzea. Ikusezintasunari buruzko lehenengo ikerketak.
- 19:30ean: Ibon Arrizabalaga de Mingo: Mutil nerabeak: aurrera ala atzera goaz?


Zezeilak 21, eguena

- 18:00etan: Jokin Azpiazu Carballo: Maskulinitatea: eraldatu, irauli edo baztertu.
- 19:30ean: Saioa Cabañas: Emarock egitasmoa.


Berbaldiak emongo dituenak

Carmen Larrañaga Odriozola ikerlaria izan zan, bertsolaritzan, genero perspektibatik irakurketak egiten aitzindari. 1997an, Del bertsolarismo silenciado lana argitaratu ebanetik 16 urte igaro dira.

Saioa Cabañas Gauilunak argazkilariak Emarock egitasmoa aurkeztuko dau, dokumental eta hitzaldi bidez. Musika munduko emakumeak ikusgai egitea eta euren testigantzak jasotea izan da proiektu honen funtsa.

Jokin Azpiazu Carballok maskulinidadeen inguruan orain arte sortu diran ikuspegien azterketea egingo dau, Antropologiako bere tesia dauena oinarri.

Ibon Arrizabalaga de Mingo hezitzaileak Harremonak egitasmoaren bidez ikastetxeetan nahiz herri mailan mutil nerabeen artean dagozan jarrerak azalduko ditu.

Kontuak kontu, berbaldien ostean afaritarako aukerea jarriko da inguruko ostatu batean, berbaldietara hurreratu diranek alkar ezagutu eta barriketan jarraitu ahal izateko. Afaritara etorri nahi dauenak izena aurrez emon behar dau: umorez@bertsozale.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu