Itsaslaster, itsasgune eta Antartikako leku-izenak batu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2013-02-04 11:35   Euskerea berbagai

Azkenengo arauetan kontinenteetako leku-izen nagusiak emon ostean, Antartikako leku-izenak jaso ditu Euskaltzaindiak, eta horreekaz batera, munduko itsaslaster nagusien eta arrantzagune garrantzitsu batzuen euskerazko izenak, 172. arauan.

Azkenengo arauetan kontinenteetako leku-izen nagusiak emon ostean (Afrikako leku-izenak 167. eta 168. arauetan; Ozeania, 169. arauan; Amerika, 170. arauan; Asia, 171. araua), munduko toponimia nagusia amaitzeko, Antartikako leku-izenak jaso ditu Euskaltzaindiak. Horreekaz batera, munduko itsaslaster nagusien eta arrantzagune garrantzitsu batzuen euskerazko izenak be landu ditu Akademiakl, eta danak arau batean argitaratu dira, 172. arauan, hain zuzen be, Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia arauan.

Danetara 43 itsaslaster, 4 itsasgune eta Antartikako 15 leku-izen batu ditu arauak. Itsaslasterrak izentatzeko, erespideak lau sailetan zehaztu dira leku-izenaren egiturearen arabera, Golkoko itsaslasterra, Ipar Atlantikoko itsaslasterra, Itsaslaster Zirkunpolar Antartikoa, Humboldt itsaslasterra erta Kuroshio itsaslasterra.

Itsasguneei jagokienez, euskal arrantza-sektorerako garrantzia daben gune batzuk jaso dira, Box Irlandarra eta Sole Handia, berbarako. Antartikako leku-izenen kasuan, nagusi-nagusiak baino ez dira emoten: Mendi Transartartikoak, Eduardo VII.a Erregearen Lurraldea, Haakon VII.a Erregearen itsasoa eta abar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu