Beharsarea, zure herrian lana euskeraz bideratzeko webgunea

Bizkaie! 2013-01-17 12:48   Euskerea berbagai

Euskeraz lanen bat egiteko jentea topau behar badozu edota lana bilatu nahi badozu, orain bide erraz eta zuzena dozu interneten: www.beharsarea.net

Euskeraz egiten daben tabernari, dendari, ume zaintzaile eta bestelako lanen eskaerea gero eta handiagoa da gure herrietan. Eskaera horri erantzuteko sortu zan 2011n beharsarea.net Getxon, Getxoko Euskara Zerbitzuak eta Egizu alkarteak sustatuta. Oraingo honetan indarbarrituta dator; izan be 9 udalerri eta 2 mankomunidade batu jakoz Getxoko Beharsarea zanari. Proiektu edegia da, beraz, Euskal Herriko beste udalerri edo mankomunidaderen batek parte hartzeko nahia izango baleu Alkarbidegaz hartu-emonetan jartea baino ez dauka.

Hasierako orria diseinau da, parte hartzen daben herri eta mankomunidade guztiak batzeko. Bertan, Euskal Herriko mapa batean Bizkaia dago nabarmenduta eta gainean sakatzen badogu parte hartzen daben herri eta mankomunidadeen izenak ikusi ahal izango doguz nahi doguna hautatzeko. Gainera, eskuinaldean argitaratu diran azken eskaintza eta eskaeren zerrendea dago ikusgai.

Beharsarea euskerazko lana bideratzeko interneteko ataria da, dobakoa eta euskeraz egiten dan lana eskaini eta eskatzeko tresna erraz eta eraginkorra. Erabiltzaileek baldintza bi baino ez ditue bete behar: lana euskeraz egitea eta lan baldintzak duinak izatea.

Lanak kategoriatan sailkatuta dagoz, baina lan mota guztiak bideratzeko balio dau Beharsareak. Esangura horretan, lan partzialak zein lan profesionalak eskaini eta eskatu daitekez zerbitzu honen bidez.

Euskeraz lanen bat egiteko jentea topau behar badozu edota lana bilatu nahi badozu, orain bide erraz eta zuzena dozu interneten: www.beharsarea.net

Webgunearen sustatzaileak dira Balmaseda, Bilbo, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa, Enkarterriko Mankomunidadea, Erandio, Etxebarri, Getxo, Igorre, Laukiz, Maruri-Jatabe, Leioa eta Lemoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu