Bizkaiko 36 udalerrik euskerazko hezkuntza ereduaren aldeko informazino kanpainea abiarazo dabe

Bizkaie! 2013-01-17 11:37   Euskerea berbagai

Alkarbidek (Bizkaiko Euskara Zerbitzuen bilguneak) koordinauta, 2-3 urteko seme-alabak dituen 7.000 familiari zuzenduko jake kanpainea.

Bizkaiko 36 udalerrik parte hartuko dabe 2013-2014 aurrematrikulazino kanpainan umeak lehen aldiz matrikuletan dituen gurasoen artean banatzeko. Alkarbidek (Bizkaiko Euskara Zerbitzuen bilguneak) koordinauta, 2-3 urteko seme-alabak dituen 7.000 familiari zuzenduko jake kanpainea.

Orain dala lau urtetik hona D bitamina, Aberastu bere heziketa! egitasmoa abian jarri izan da Bizkaiko hainbat udalerritan eta aurten be Bizkaiko 21 udalerri eta 2 mankomunidadek alkarlanean bideratuko dabe ekimena.

Informazino-kanpainea, 2-3 urteko umeen eskolatze-aldia hasi baino lehentxuago hasiko da, gurasoek bialdutako informazinoaren inguruan hausnarketea egiteko astia izan daien.

Aurten gainera, kanpaineari buruzko eretxia jasoteko, inkesta bat ere bialduko jake hartzaileei. Inkesta horren bidez kanpaineari buruzko eretxia emoteaz gan, gurasoek euren kezka eta zalantzak be helarazo ahal izango dizkiete euskara zerbitzuetako arduradunei. Inkestea beteten daben guztien artean euskerazko produktuen sorta zozketatuko da.


Helburua

Umeak eskolan lehen aldiz matrikuletan dituen gurasoei D ereduari buruzko informazinoa emotea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea.


Parte-hartzaileak

Bizkaiko 21 udal eta 2 mankomunidade: Abanto-Zierbena, Arrieta, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Bilbao, Enkarterriko Mankomunidadea, Erandio, Etxebarri, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gordexola, Leioa, Mungia, Muskiz, Ortuella, Sestao, Txorierriko Mankomunidadea, Urduña, Zaldibar eta Zierbena.


Kanpainearen edukia

Kanpainearen osogarri nagusiak lau dira:

- Udaleko ordezkariren batek (alkateak edo euskera zinegotziak) sinatutako gutuna, euskerazko ereduetan ikasteak dakarzan abantailen barri emoten dauena.

- Gutuna bialtzeko gutunazala. Gutunazalaren beraren barruko aldean agertzen dira D eredua aukeratzeko arrazoiak.

- Eskolan hasiko diran neska-mutikoentzako oparia (kanpainearen leloa idatzita dauen neurgailua).

- Inkestea. Gurasoek kanpaineari buruz daben eretxia eta gaiaren inguruan dituen kezkak eta zalantzak jaso ahal izateko. Inkestea beteten daben guztien artean euskerazko produktuen sorta zozketatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu