Martxan da 'Canterburyko paperen misterioa' komikiaren bloga
2013-01-16 13:06Canterburyko paperen misterioa Bermeoko historia jasoten dauen komikiaren bloga martxan ipini barri dabe. Alterriko kontuak webgunean komikia eta Bermeoren inguruko hainbat anekdota, bitxikeria eta datu historikoak batu ditue.

Canterburyko paperen misterioa Bermeoko historia jasoten dauen komikiaren bloga martxan ipini barri dabe. Alterriko kontuak webgunean komikia eta Bermeoren inguruko hainbat anekdota, bitxikeria eta datu historikoak batu ditue.
Komikiaren egileak eurek sortu dabe bloga, hau da Bitor Uriartek, Edorta Jimenezek, Robert Garayk, Aingeru Astuik, Alberto Astuik, Maribel Mentxakak eta Jose Luis Bilbaok.
Alterriko kontuak blogean komikia zelan egin zan, irudietako batzuk zer dala eta aukeratu ziran eta Bermeoren historiari buruzko zehaztasunak azaltzen dira. Berbarako, erromatarren sasoiko Bermeo herriari eta orduan egindako itsasontziei buruzko argibideak ipini ditue.
Canterburyko paperen misterioa agertzen diran leku, eraikin, personaia, egoera eta beste hainbat konturi buruzko materiala gehitzen joango dira apurka-apurka, Bermeoko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!