Euskaltzaindiak inkesta bat jarri dau abian erabiltzaileek 'Euskera' agerkariari buruz daben eretxia jasoteko

Bizkaie! 2013-01-14 13:33

Euskaltzaindiak inkesta labur bat jarri dau martxan erabiltzaileek Euskera bere agerkari ofizialaren inguruan daben eretxia jasoteko. Inkestea ondoko helbidean egin daiteke.

Euskaltzaindiak inkesta labur bat jarri dau martxan erabiltzaileek Euskera bere agerkari ofizialaren inguruan daben eretxia jasoteko. Inkestea ondoko helbidean egin daiteke.

Euskera agerkariak 2009an eraberritze prozesu bat abian jarri eban. Latindex erispideak bete eta aldizkari zientifiko legez homologau guran, hainbat aldaketa gauzatu ziran: kanpo adituen ebaluazinoak, artikuluen laburpen eta berba-gakoak lau hizkuntzatan argitaratzea, datu-base garrantzitsuetan indexatzea eta abar.

Agerkariaren bitartez helburu bikotxa gauzatu nahi dau Euskaltzaindiak: alde batetik, bere jardun akademikoaren barri emon, eta, bestetik, euskerearen alorreko ikerketea bultzatu. Asmo honi atxikiz, eta teknologia barriak emoten dituen aukerak erabilita, irakurleakanako hartu-emonak eta irisgarritasuna sustatu nahi ditu.

Horregaitik, Euskaltzaindiak, irakurleek aldaketok zelan balioetsi dituen jakiteaz gan, gai zehatz batzuei buruz daben ustea be ezagutu nahi dau: Euskera agerkariak argitaratzen dituan edukiei buruzko balioespena; agerkaria bera, etorkizunean zer euskarritan argitaratu behar dan; prezioa egokia dan; Euskaltzaindiko webgunean emoten jakon tratamendua egokia dan; eta, oro har, irakurleak interesgarri deritzon beste edozein alorren gaineko eretxia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu