Excellence in Basque Studies online ikastaroa sortu dabe EHUk eta Etxeparek

Bizkaie! 2013-01-14 10:41   Euskerea berbagai

Excellence in Basque Studies, atzerriko unibersidadeetan euskerea eta euskal kulturea erakusteko prestakuntza ikastaroa, ipini dabe martxan EHUko Udako Ikastaroen Sailak eta Etxepare Euskal Institutuak. Urtarrilaren 31n amaituko da izena emoteko epea.

Excellence in Basque Studies, atzerriko unibersidadeetan euskerea eta euskal kulturea erakusteko prestakuntza ikastaroa, ipini dabe martxan EHUko Udako Ikastaroen Sailak eta Etxepare Euskal Institutuak. Urtarrilaren 31n amaituko da izena emoteko epea.

Uda bitan antolatu izan dabe EHUk eta Etxeparek ikastaroa, eta horreek oinarri hartunda, atondu dabe online eskaintzea. Ikastaroetan munduan zein Euskal Herrian euskerearen eta euskal kulturearen irakaskuntzeagaz zeozelako zerikusia daben hainbat adituk parte hartu dabe, eta ehunetik gora ikasle batu dira uda bakotxean, Etxepareko iturriek adierazo dabenez.

Excellence in Basque Studies online ikastaroa egiten daben ikasleek bost aste izango ditue ondoko lau moduluak jorratzeko: Euskal ikasketak, kultur ikasketak eta Iberiar Penintsulako kulturen arloa; euskera bigarren hizkuntza lez; euskal ikasketen gai nagusiak: hizkuntza, antropologia, historia, zinemea eta literaturea; eta euskal ikasketen lanketa atzerrian, proposamen praktikoak.

Metodologiari jagokonez, ikastaroaren prozedurea arina eta atsegina izango da, antolatzaileen arabera: ikasleek bideo-pasarteak ikusi, aurkezpenak aztertu, ariketa laburrak egin eta foroetan parte hartu beharko dabe. Ikastaroa betez be pretsau dabe kanpoan euskera eta euskal kultura eskolak emon gura dituen irakasleentzat zein euskera eta euskal kulturea atzerritarrei hurreratu nahi deutsien profesionalentzat, baina, jakina, interesa dauen ednori zabalik dago. Ikastaro hau egin izana kontuan izango da Etxepare Euskal Institutuko irakurleen hautaketa prozesuetan.

Ikastaroari buruzko informazino gehiago eta izena emoteko, EHUko Udako Ikastaroen online ikastaroen atalera jo behar da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu