Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak euren arteko hartu-emonak sendotuko ditue

Bizkaie! 2013-01-11 13:38   Euskerea berbagai

Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza erakundeek euren arteko hartu-emonak sendotzeko egitasmoak abiatzeko asmoa agertu dabe asteon egindako batzarrean.

Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza erakundeek euren arteko hartu-emonak sendotzeko egitasmoak abiatzeko asmoa agertu dabe asteon egindako batzarrean. Eusko Ikaskuntzaren aldetik, Iñaki Dorronsoro presidenteak, Rosa Miren Pagola presidenteordeak eta Arrate Arín zuzendariak parte hartu eben bileran, eta Euskaltzaindiaren aldetik, Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Joseba Zabaleta kudeatzailea eta Erramun Osa idazkariordea izan dira.

Batzarrean, Eusko Ikaskuntzako presidentearen aurkezpena egin dabe, eta Eusko Ikaskuntzaren aurrera begirako egitasmoaren nondik-norakoak azaldu eta Euskaltzaindiak aurrerantzean garatu nahi dituan arlo nagusien barri emon dabe bere bai, besteak beste.

Eusko Ikaskuntzako arduradun barriek 2012-2016 aldian garabidean jarri nahi dituen kudeaketa egitasmoak azaldu ditue, eta batzarraren amaieran, erakunde bietako arduradunek alkarren barri izateko eta hartu-emonak sendotzeko borondatea be erakutsi dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu