'Euskera' aldizkariaren 2011ko zenbakiak kaleratu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2012-12-13 10:22   Euskerea berbagai

Euskera aldizkariaren igazko zenbakiak argitaratu ditu Euskaltzaindiak, hiru agerkari hain zuzen be. Jentaurreko aurkezpena Donostian egingo dabe, barikuan, Gipuzkoako Foru Aldundian.

Euskera aldizkariaren igazko zenbakiak argitaratu ditu Euskaltzaindiak, hiru agerkari hain zuzen be. Jentaurreko aurkezpena Donostian egingo dabe, barikuan, Gipuzkoako Foru Aldundian.

Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da. Aldizkariaren hiru zenbaki argitaratzen dira urtero, horretatik bik, lehenengoak eta bigarrenak, Akademiaren lanak eta bizitza akademikoa biltzen ditue, eta bigarrenak, barriz, ikerketa-lanak eta ekarpen teorikoak nahiz praktikoak jasoten ditu. 2011ko zenbakiei jagokienez, hiru zenbakiak kaleratu dira, bi liburukitan batuta: Euskera 2011, 56, 1-2 eta Euskera 2011, 56-3.

Euskera 2011, 56, 1-2 liburuak Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa azaltzen dau. Besteren artean, ondoko gaiak batu dira: Jean-Baptiste Coyos euskaltzainaren sarrera-hitzaldia; Nafarroa Oinez ospakizunaren haritik, Tafallan egin zan agiriko bilkurea; edota Jose Antonio Arana, Vahan Sarkisian, Xabier Gereño eta Fernando Mendizabal euskaltzainen omenez irakurri ziran hilberri-txostenak.

Ostera, Euskera 2011, 56, 3 liburuak ikerketa-lanak jasotzen ditu. Gai nagusiak honeek dira: Euskaltzaindiaren XVI. Jagon Jardunaldiak (Arabatik Arabara euskaraz) eta Akademiak Agosti Xaho eta Erromantizismoa Euskal Herrian izenburupean Baionan egindako jardunaldia.

Liburukien aurkibideak, ikusi gura izan ezkero: Euskera 2011, 56, 1-2 eta Euskera 2011, 56, 3

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu