Zientzia eta literaturea nahastean, Txilikuren 'Piztiarioak' liburuan
2012-11-22 10:24 KultureaPiztiarioen ganeko liburua kaleratu dau Jesus Mari Olaizola Txilikuk. Animaliak dira protagonista, batzuk benetakoak, eta beste batzuk, asmautakoak. Liburu artean eta Interneten ordu asko emon dituala autortu dau egileak.
Piztiarioen ganeko liburua kaleratu dau Jesus Mari Olaizola Txilikuk. Animaliak dira protagonista, batzuk benetakoak, eta beste batzuk, asmautakoak. Liburu artean eta Interneten ordu asko emon dituala autortu dau egileak Piztiarioak (Elkar) beharra osotzeko.
Erdi Aroan piztiarioak izen eta ospe handiko liburuak izan ziran Europa guztian. Piztiarioetan deskripzinoa ez da behin be deskripzino hutsa izaten, beti izaten ditu alboan siniskeriak, adierazpen moralak eta adibideak. Badauka beti erakutsi nahia, azaldu dau egileak.
Zientzia eta literaturea nahastau ditu idazle zarauztarrak liburuan, baina helburu literarioa da nagusi. Ez da dibulgazino-liburua izateko jaio -dino Txilukuk- baina ez da saiakera literario bat. Ez da erraza esaten zer dan. Zineman aitatzen den dokumental faltsuaren antza izango leuke, akaso.
Jesus Mari Olaizola Txiliku (Zarautz, 1951) eskola materialen egilea da ogibidez. Ume eta gazteentzako literaturan obra zabala dauka. Tradizinoari lotutako liburu bi argitaratu ditu, Begira-begira. Tradizioaren leihotik eta Axa mixa zilarra. Narratibazko lau liburu kaleratu ditu: Hontzaren orduak, 101 gau, Bizitza eredugarriak eta Bizien gaubeilan. 2004an, Euskadi Ume Literatura Saria irabazi eban, Osaba Bin Floren lanagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!