Gaztezulok gazteezi zuzendutako 'Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?' egitasmoa abiatu dau
2012-11-09 10:57 Euskerea berbagaiGaztezulo aldizkariak Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa marxan ipini barri dau, Gipuzkoako Foru Aldundia eta EHUgaz alkarlanean. Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira antolatu dabe ekimena, gazteak euskeraz biziten animetako.
Gaztezulo aldizkariak Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa marxan ipini barri dau, Gipuzkoako Foru Aldundia eta EHUgaz alkarlanean. Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira antolatu dabe ekimena, gazteak euskeraz biziten animetako
Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara? ekimenak hainbat bideo sareratuko ditue zemendian. Sei arlotako personaia ezagunek euskerea, euskeraz bizitea eta euskeraz biziteko moduen ganean esandakoak agiri dira bideootan. Kirola, kazetaritzea, zinemea, bertsolaritzea, musikea eta literaturako makina bat lagun batu dira barriketaldietan. Kirolarien artean dagoz Mikel Astarloza txirrindularia, Oihana Kortazar mendi korrikalaria, Irati Anda eskalatzailea, Gorka Karapeto eskalatzailea, Nagore Osoro arraunlaria eta Ainhoa Murua triatletea. Zortzi kazetari alkartu dira: Karlos Zurutuza (freelance), Naroa Iturri (Hamaika telebista), Gorka Bereziartua (Argia), Saioa Martija (Etb), Gorka Julio (freelance), Ainhoa Vitoria (Gaztea), Gari Garaialde (ArgazkiPress) eta Maialen Goñi (Gaztezulo).
Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Nerea Elustondo, Jon Maia, Onintza Enbeita eta Jokin Uranga bertsolariek eta Itxaso Martin, Hedoi Etxarte, Yurre Ugarte, Fernando Morillo, Irati Jimenez eta Jon Arretxe idazleek be parte hartu dabe. Zinemearen munduari jagokonez, ondokoek hartu dabe parte: Anartz Zuazua eta Jose Mari Goenaga zuzendariek, eta Oihana Maritorena, Andoni Agirregomezkorta, Ainhoa Garai eta Maria Cruickshank aktoreek.
Musikarien artean izan dira Ines Osinaga (Gose), Koldo Soret (Surfin Kaos), Maite Arroitajauregi (Mursego), Mikel Larratxe (Mutürbeltz), Zaloa Urain (Kokein), Moro (Bad Sound System) eta Miren Narbaiza (Napoka Iria).
Euskaldunok gure hizkuntzeari arnasa emoteko ahaleginean, edo ez, bizi doguzan gorabeherak mahaiganeratu eta jente gehiagogaz konpartidutea da helburua, azaldu dabe ekimenaren arduradunek. Pozak, oztopoak, aurrerapausuak, aurpegi txarrak, aldaketak, anektodak.... 'Euskaraterapia' moduko zeozer egin gura dabe.
Abenduaren 3an, Euskerearen Egunean, amaituko Ika-mizka. Eta hik? Nola bizi dunk euskara?, izan be egun horretan EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan saioa berezia antolatuko dabe, eta bertan izango dira bideoetako porotagonistak eta parte hartzeko izena emondako gazteak be. Mahai baten bueltan batu gura doguz, eretxiak eta esperiantziak alkarri kontetako, eta posible bada, ondorioak, konponbideak eta konpromisoak adosteko, ganeratu dabe. Jon Artano kazetariak gidatuko ditu-mahai-inguruak, eta amaieran, Zuloak taldeak kontzertua eskainiko dau.
Lehenengo bideo laburra eta izena emoteko argibideak, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!