Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3an euskerearen doodle bat jarteko eskatu deutso Google-i
2012-10-31 17:37 Euskerea berbagaiEuskerearen Nazinoarteko Egunaren harira, Eusko Ikaskuntzak ikusgarritasuna emon gura deutso euskereari sarean, eta nazinoarte mailan biltzaile nagusia dan Google gunean euskereak bere ikur propioa izan daian eskatu deutso.
Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira, Eusko Ikaskuntzak ikusgarritasuna emon gura deutso euskereari sarean, eta nazinoarte mailan biltzaile nagusia dan Google gunean euskereak bere ikur propioa izan daian eskatu deutso. Kontuak kontu, Google bilatzaileak abenduaren 3an euskal doodle bat edo ikur bat jarteko atxikimenduak batzen hasi da aitatu erakundea. Esangura horretan, datorren abenduaren 1era arte, euskal doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko ditu Eusko Ikaskuntzak ondoko helbidean, eta abenduaren 2an ordura arte jasotako guztiak Google-i bialduko jakoz.
Horrezaz gan, Eusko Ikaskuntzak jakinarazo dauenez, eskerrona adierazoteko, atxikimendua emoten daben guztien artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dira, eta irabazleen izenak abenduaren 3an ezagutzera emongo dira.
Euskerearen Nazinoarteko Eguna Eusko Ikaskuntzaren barruan, 1949an sorturiko ekimena da. Nestor Basterretxea artisteak 2005ean diseinautako ENE logoa da urteroko ospakizunaren identifikazino ikurra. Euskal hizkuntzearen unibersaltasuna aldarrikatzen dau Euskerearen Nazinoarteko Egunak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!