Euskerearen Aholku Batzordeak onartu dau Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana

Bizkaie! 2012-07-19 12:02   Euskerea berbagai

Euskerearen Aholku Batzordeak onartu barri dau Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana. Eusko Jaurlaritzeak garagarrileko azkenengo gobernu batzarrean bialduko dau Legebiltzarrera, eta uda ostean eztabaidatuko dabe. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 330 ekintza aurkeztu ditu, 16 arlotan lantzeko

Euskerearen Aholku Batzordeak onartu barri dau Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana. Eusko Jaurlaritzeak garagarrileko azkenengo gobernu batzarrean bialduko dau Legebiltzarrera, eta uda ostean eztabaidatuko dabe. Plana Euskerearen Aholku Batzordearen gidaritzapean eta gizarteko eragile askoren laguntzeagaz osotu da.

Gasteizen aurkeztutako testuan agiri danez, ezagutzearen arloan oraindino pausu sendoak emon behar diran arren, plan honen helburu nagusia euskerearen erabilerea indartzea izango da, ezagutzearen eta erabilerearen arteko aldea txikitzeko. Euskerea Sustatzeko Ekintza Planaren arabera, helburu hori lortzeko, euskal gizarteari osotasunean jagoko euskerea erabilteko aukerak eta guneak bermatu, jagon eta sustatzea, eta herri administrazinoek zeregin horretan lagundu behar deutse.

Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana 330 ekintza aurkeztu ditu, 16 arlotan lantzeko: familia bidezko transmisinoa, irakaskuntzea, euskalduntze-alfabetatzea, administrazinoa, gune geografiko euskaldunenak, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, liburugintzea, kulturgintzea, publizidadea, corpus-plangintzea eta euskerearen kalidadea, hedabideak, informazinoaren eta komunikazinoaren teknologiak, sensibilizazinoa eta motibazinoa, barruko proiekzinoa, eta kanpoko proiekzinoa.

Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana epe ertain eta luzean tresna eragingarri bat dla nabarmendu eban Patxi Lopez lehendakariak batzarra hasi orduko. Bide emongo deusku eguneroko kezka eta eginbeharretatik distantzia hartu eta neurri iraunkorragoak identifiketako, ganeratu eban. Lan zail baina beharrezkoa izanda, Euskerearen Aholku Batzordearen kideen ekarpena goraipatu eban, eta aholku egokiak emotea haren esku dagoala.

Lopezen esanetan, Eusko Jaurlaritzea lan handia eta eragingarria egiten dabil euskerearen alde. Euskerearen sustapena hitzarmenean oinarritu behar da -adierazo eban- beti be neurri positiboen bidez. Horreek indartzen dabe herritarren atxikimendua. Bestelako neurriak hutsegite larri bat dira eta sobran dagoz.

Batzarrean bertan, Euskerearen Aholku Batzordeko kideek Euskal Herriko V. Inkesta Soziolinguistikoaren emoitzak ezagutzeko aukerea izan eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu