'Argibide bibliografikoak: Euskararen Historia Soziala (EHS)' atal barria Euskaltzaindiaren webgunean

Bizkaie! 2012-07-19 11:55

Atala Euskararen Historia Soziala (EHS) Argibide bibliografikoak izenburuko liburuaren inguruan eratu da, Euskararen Historia Soziala jakite-eremurako baliabide inprimatuen ezagutza zabaltzeko asmoagaz. 2011n argitaratu zan liburu horren helburu nagusia Euskararen Historia Sozialari argibide bibliografikoak eskaintzea zan, eta atari barriaren helburu nagusia be horixe da.

Euskaltzaindiak atal barri bat zabalduko dau bere webgunean, Argibide bibliografikoak: Euskararen Historia Soziala (EHS) izenburuko atala, garagarrilaren 20an, aurkeztuko dabe Arabako Foru Aldundian.

Atala Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak izenburuko liburuaren inguruan eratu da, beti be Euskararen Historia Soziala jakite-eremurako baliabide inprimatuen ezagutza zabaltzeko asmoagaz. 2011n argitaratu zan liburu horren helburu nagusia Euskararen Historia Sozialari argibide bibliografikoak eskaintzea zan, eta atari barriaren helburu nagusia be horixe da, Euskararen Historia Sozialari buruzko tresna bibliografikoak danon eskura jartea, hain zuzen be. Holan, bada, Argibide bibliografikoak liburuak emoten dauenaz gan, atalak argibide osogarriak eskainiko ditu, Euskararen Historia Soziala ezagutzeko. Adibidez:

- Autore baten lehen aurkezpena.
- Ikasi eta ikertuz joateko, gai hautagarriagoak.
- Erakunde, talde nahiz jakitunakazko lehen albisteak.
- Eskura daitekezan laguntza akademikoak.

Esan bezela, atari barria Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak liburutik abiatuta garatu da. Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak eta Izaskun Etxebeste eta Koro Segurola Euskaltzaindiko teknikariek atondu eben edizino inprimatua, eta orain internetekoa prestatu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu