Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformeak egitasmoa errealidade bilakatzea aldarrikatu dau

Bizkaie! 2012-07-19 11:27

Plataformea arlo desbardinetako gasteiztar euskaltzaleek osotzen dabe. Gasteizko Kafe Antzokiaren alde egiteko alkartu, bere aldeko manifestua sortu eta sinadura batze kanpaineari ekingo deutsie gizartearen babesa lortzeko.

Plataformea arlo desbardinetako gasteiztar euskaltzaleek osotzen dabe. Gasteizko Kafe Antzokiaren alde egiteko alkartu, bere aldeko manifestua sortu eta sinadura batze kanpaineari ekingo deutsie gizartearen babesa lortzeko.

Dagoeneko Gasteizko kulturgintzan eta euskalgintzan esanguratsuak diran ehun lagunetik gorak manifestuagaz bat egin dau Lourdes Oñederra, Bernardo Atxaga, Elena Martinez de Madina edo Joseba Belokik, besteak beste.

Gasteizko Kafe Antzokiaren plataformeak bart aurkeztu dau bere burua Andra Mari Zuriko enparantzan. Plataformako kideakaz batera kultura, kirola, kazetaritza, hezkuntza eta beste hainbat arlotako lagunak izan dira.

Juan Ibarrondo idazleak eta Leire Elizagarai euskera irakasleak emon dabee plataformeak landutako manifestuaren barri. Gasteizek Kafe antzoki bat behar dau baieztatu dau Ibarrondok, euskerearen ezagutza eta erabilerea ez dagoz neurri berean hazten. Egoera hori orekatze aldera, erabilereak aurrera egin daian, hain zuzen, arnasguneak behar doguz gure urian, eta guretzat Kafe Antzokiak eredu onak dira, euskerea gizarte osora zabaltzeko, Gasteizko euskaldunok alkar ezagutzeko, hizkuntzeak arnasa hartzeko.

Leire Elizagaraik gaineratu dauenez, Kafe Antzokia euskerearen erabilerea sustatu eta aberasteko beharrezkoa da. Holan, elebidun izateak gu danok aberasten gaituan moduan, geure uria be aberastuko da.

Eta zelan? Euskereari lehentasuna emonez, euskeraz programatuz eta euskeraz sortzeko gune egokiak eskainiz; baina, era berean hizkuntza desbardinetako eskaintza kulturala be aldiro txertatuz, eta bide batez euskerearen mundura askotariko lagunak erakarriz.

Proiektu kultural zabala, edegia eta parte-hartzailea proposatzen dau plataformeak eta egitasmoaren alde dagozan guztiei ateak parez pare zabaltzen deutsoz alkarlanean jarduteko.

Gasteizko Kafe Antzokia garrantzitsua da gure urian, euskerearen eta euskal kultura zabalaren indargune eta arnasgune moduan. Horregaitik, bere alde egin nahi dogu eta proiektu hau babesteko zuon sinadurea emotera animau nahi zaituegu laburbildu dau Elizagaraik.

Lehen sinadurak gaur bertan jaso dira agerraldiaren amaieran. Atxikimendua emoteko bide desbardinak dagoz; alde batetik plataformako bloga, e-posta: gasteizkokafeantzokia@gmail.com edota Facebook-eko profila. Horrezaz gan, datozen asteetan uriko txoko desbardinetan sinadurea emoteko aukerea egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu