Jaurlaritzeak eta Euskal Erakunde Publikoak 1,6 miloe erabiliko dabe Ipar Euskal Herrian euskerea sustatzeko
2012-07-18 11:22 Euskerea berbagaiBi erakundeen artean 1.600.000 euroko dirutzea jarri dabe Ipar Euskal Herriko alkarte eta eragileek aurkeztutako euskerearen sustapena eta garapena bilatzen dauen proiektuei laguntzeko, igazko kopuru bera, hain zuzen.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik eta Euskal Erakunde Publikoko lehendakari Frantxua Maïtiak 2012. urteari jagokon bi erakundeen arteko lankidetzarako funtsa eratu dabe. Holan, bi erakundeen artean 1.600.000 euroko dirutzea jarri dabe Ipar Euskal Herriko alkarte eta eragileek aurkeztutako euskerearen sustapena eta garapena bilatzen dauen proiektuei laguntzeko, igazko kopuru bera, hain zuzen.
Kopuru horretatik, Eusko Jaurlaritzeak 457.600 euro bideratuko ditu aurten Euskararen Erakunde Publikoagaz batera Iparraldean egitasmoak garatzeko. Kopuru horren zati handiena (440.000 euro) Iparraldeko eragileen lana -deialdi eta hitzarmenen bidez-, sustatzeko erabiliko da, eta zati txikiago bat (17.600 euro) euskerazko argitalpenak Iparraldeko Irakurketa Publikoaren Sarean zabaltzeko.
2012. urtean 86 proiektu aurkeztu dira diru-laguntzen deialdira, eta horreetatik 42 barriak izan dira. Eskaera guztiak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen eta Euskararen Erakunde Publikoaren zerbitzuek banan-banan aztertu ditue erispide zehatz batzuk jarraituz.
Kontuak kontu, aurtengo lankidetzarako funtsaren karietara esleitu diran diru-laguntzinoak honako era honetan banatzen dira: euskerearen transmisinoaren garapenean, hitzarmenez lotutako eragile nagusien bost egitasmo 768.000 eurogaz lagunduko dira, eta proiektuen deialdiaren barruan aurkezturiko zortzi egitasmo 9.030 eurogaz; euskerearen erabilerearen garapenari jagokonez, hitzarmenez lotutako eragile nagusiek aurkezturiko hiru egitasmok 462.000 euro jasoko dabe, eta proiektu deialdiko 48 egitasmoek 360.970 euro.
Modu honetan, euskerearen transmisinoaren garapenean 13 egitasmo lagundu dira diruz, eta danetara 777.030 euro izango ditue. Era berean, euskerearen erabilerearen garapenean 51 egitasmok jasoko ditue diru-laguntzinoak, eta danetara 822.970 euro jasoko ditue.
Honenbestez, 2011-2016 aldirako bi aldeek hitzarmen-markoa sinatu ondoren hasitako bide barriari jarraipena emoten jako. Izan be, Eusko Jaurlaritzearen eta Euskal Erakunde Publikoaren arteko alkarlanak gero eta oinarri sendoagoak ditu, hartu-emonak erabat naturalizau dira. Hitzarmen honi esker, alkarlanean lurralde guztietan eta kasu honetan, Iparraldean, euskerea garatzen, sustatzen jarraitzeko aukerea izango da, adierazo dabe ekitaldian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!