Elhuyarrek eta Euskaltzaindiak Lexikoaren Behatokia egitasmoa garatzeko hitzarmena sinatu dabe
2012-07-12 17:26 Euskerea berbagaiElhuyar Fundazinoak eta Euskaltzaindiak erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen barria sinatu dabe. Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariak urteetan sortutako euskerazko testu-masa osoa Euskaltzaindiaren eskuetan ipini dau, Akademiak Lexikoaren Behatokia izeneko egitasmoa garatzeko.
Elhuyar Fundazinoak eta Euskaltzaindiak erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen barria sinatu dabe. Akordioa dala eta, Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariak urteetan sortutako euskerazko testu-masa osoa Euskaltzaindiaren eskuetan ipini dau, Akademiak Lexikoaren Behatokia izeneko egitasmoa garatzeko.
Lexikoaren Behatokiaren helburua da corpus monitore bat, lematizaua, etiketaua eta linguistikoki anotaua eregitea. Egitasmo horretako testu-masak hainbat hedabidek euskeraz egindako barriak -ahozkoak nahiz idatzizkoak- hartzen ditu oinarritzat. Euskaltzaindia UZEI, Elhuyar eta EHUko Ixa taldeekaz garatzen dabil proiektua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!