EAEko enpresen %73,8k interneterako sarbidea dauka gaur egun

Bizkaie! 2012-07-11 11:14

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen %73,8k interneterako sarbidea dauka gaur egun, aurreko urtean baino %1,4 gehiago. Gainera, establezimenduen %77,5ek ordenagailua dauka, %0,3 puntu igon ondoren, eta posta elektronikoa dabenak guztizkoaren %73,2 dira, %2,5 puntu gehiago, Eustaten datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen %73,8k interneterako sarbidea dauka gaur egun, aurreko urtean baino %1,4 gehiago. Gainera, establezimenduen %77,5ek ordenagailua dauka, %0,3 puntu igon ondoren, eta posta elektronikoa dabenak guztizkoaren %73,2 dira, %2,5 puntu gehiago, Eustaten datuen arabera.

Bestalde, eskuko telefonoa, azken urtean portzentajezko 0,7 puntu jaitsi bada be, EAEn ezarpen handiena dauen IKT (Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologiak) ekipamendua da oraindino, euskal establezimenduen %82,1ek baitauka eskuko telefonoa.

Eustaten arabera, 2012. urtearen hasieran, euskal enpresek beren IKT ekipamenduak hobetzen jarraitzen dabe. Era berean, teknologia horreek erabilten dituen langileen kopuruak be gora egiten jarraitzen dau urtetik urtera.

Holan, enpresen %40,2k webgunea dauka, azken urtean 2,9 puntu igon ondoren. Kopuru hori %54,5eraino igotzen da internet daukien enpresak bakarrik hartzen badira kontuan.

Lurralde Historikoen arabera, aldeak oso esanguratsuak ez diran arren, Arabako establezimenduetan dago teknologia horreen ezarpen-maila handiena, eta ondoren Gipuzkoakoak dagoz. Bestalde, Bizkaiko zifrak apur bat txikiagoak dira.

Era berean, hamar langile edo gehiagoko establezimenduen kasuan, ordenagailua dabenak %98,6ra heltzen dira, %97,2ra posta elektronikoa dabenak, %96,7ra interneterako sarbidea dabenak, %94,5era eskukotelefono mugikorra dutenak eta %81,6ra web-orria dutenak.

Teknologia horreek erabilten dituen langileen portzentajeari jagokonez, kopurua nabarmen igon da aurreko urtekoaren aldean. Izan be, landunen %65,2k erabilten dau ordenagailua, %57,3k posta elektronikoa dauka eta %55,9k interneterako sarbidea.


ADSL nagusi

Interneterako sarbidea daben euskal enpresak guztizkoaren %73,8 dira gaur egun, aurreko urtean konektauta egozanen kopurua portzentajezko 1,4 puntu igon ondoren. Gehienak ADSL lineen bitartez sartzen dira sarean, eta sarbidea daben enpresen %82,7k bitarteko hori erabilten dau, nahiz eta azken urte honetan behera egin dauen lehenengo aldiz. Ondoren, konekazino mobikorrak dagoz (%51,2), hazkunde-maila handiena dabenak, eta kable bidezkoak edo zuntz optikoa (%25,1).


Webgunea

Enpresek gero eta argiago daukie oso garrantzitsuaa dela interneten azaltzea webgunearen bitartez. Gauzak holan dirala, azken urtean, sarean azaltzen diranak guztizkoaren %40,2 dira, eta kopuru hori portzentajezko 2,9 puntu igon da; hamar langile edo gehiagoko enpresen kasuan, barriz, zifra hori %81,6 da, 1,0 puntu igon ondoren.

Webguneetan enpreseari buruzko informazino orokorra topau daiteke, baita eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuen zerrendea, informazinoaren pribatutasun-deklarazinoa, saldu ondoko zerbitzuak eta enplegu-eskaintzak.

Sarbide horreetan azaltzen diran hizkuntzei jagokenez, gaztelania nagusitzen da, kasuen %98,7an hizkuntza hori agertzen baita, euskerea %33,9an, ingelesa %29,5ean, eta beste hizkuntza batzuk %14,8an.


Merkataritza elektronikoa

2011n, euskal establezimenduen %17,3k merkataritza elektronikoa egin eban. Zifra horretara heltzen da batez be erosketak bide elektronikoak erabiliz egiten dituenak %16,1 diralako, portzentajezko 1,9 puntuko igoerea izanik, eta, neurri txikiagoan, salmentak egiteko bitarteko hori erabili dabenakaitik, %4,1 besterik ez baitira, 2010ean baino 0,2 puntu gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu