Ibaizabal argitaletxe bizkaitarrak 'Irakurriz bizi!' udako kanpainea martxan ipini dau
2012-07-10 17:38 KultureaIbaizabal argitaletxeak Irakurriz bizi! kanpainea ipini barri dau martxan, udan gazteen eta euren senideen artean irakurketea sustatzeko asmoz. Nobedadeen artean Sagu familia udan 'pop-up' itxurako ipuina dago.
Ibaizabal argitaletxeak Irakurriz bizi! kanpainea ipini barri dau martxan, udan gazteen eta euren senideen artean irakurketea sustatzeko asmoz. Paper Txoriak bildumea atara dau argitaletxe bizkaitarrak, 5-10 urte bitarteko umeentzat, irakurle nagusiagoentzat nobelak kaleratu ditue.
Oporretan umeek liburuak albo batera itxi, eta aisiagaz lotutako jardueretan emoten dabe eguna. Ibaizabal argitaletxeak gauza biak, ikastea eta ondo pasetea buztartzeko asmoz lan barriak aurkeztu ditu. Udak familiagaz denpora gehiago egoteko aukerea emoten deusku, eta denpora horren zati bat irakurten pasau geinke, dio Eukene Herrerak, Ibaizabal argitaletxeko Ume eta Gazte Literaturaren koordinatzaileak. Sasoi honetarako, gurasoek pop-up dalako liburuak eskatzen ditue, jolasteko liburuak dira, alkarreragileak dira, seme-alabekaz batera irakurketaz gozetako, azaltzen dau.
Liburu honeek erakargarriak dira, eta marrazki asko eta elementu osogarri ugari ditue, berbarako, azal-hegalak, elementuak mobiduarazoten dituen erlatxak, bilaketa-jokoak, behaketarako jokoak, igarkizunak eta orri zabalgarriak. Umea ipuinaren parte aktiboa da; liburuak funtzionetako, umeak parte hartu behar dau; ikutu, sentidu eta esperimentetako liburuak dira, ganeratu dau Herrerak.
Aitatutako nobedadeen artean Sagu familia udan ipuina dago. Sagu txiki batek eta haren senide eta lagunek uda egiten dituen jarduerak kontetan ditu ipuinakj: hondartzara joan, zelaian jolastu, lakuan bainai edo mendian piknika egin. Liburua erlatx txikiz beteta dago, umeek sensazino barriak deskubriduteko. Bilduma berekoa da Txominen sentimenduak, Txomin txikiaren aldarte-egoerak erakusten dituan kontakizuna.
Paper Txoriak bildumako liburuekaz batera, koaderno bana dator, irakurleek hainbat jarduera egiteko, ipuina irakurri aurretik, bitartean eta ostean. Koaderno bakotxeako proposamenek jarraibideak ditue, irakurleek badakie irakurketearen zein momentutan egin behar daben jarduerea, argitu dau Herrerak. Proposamen ludikoak dira, eta irakurten dagoan istorioan gehiago sartzen laguntzen deutso umeari, gehitu dau. Liburu guztiek balio jakin batzuek ditue oinarriak, tartean, maitasuna, errespetua, konfiantza eta adiskidetasuna.
Irakurle nagusiagotxuentzako be, eskaintzea zabaldu dau Ibaizabelek. Bilduma barri bi sortu ditu argitaletxe bizkaitarrak, bata 10 urteko gorakoentzat, Bost izarrak. Polizia-generoa eta kirola buztartzen dituen nobelek osotzen dabe saila, dituen eleberrien bilduma da. Azken tantoa, Judoko giltzak edo Irteera marran dira bilduma horretako liburuetako batzuk.
Bigarren bildumea Elkartea da, 14 urtetik gorako gazteei zuzendutakoa. Magia eta intriga handiko istorioak dira nagusi. Ilunpeetako argi ahula eta Magiaren muga ilunak dira saileko lehenengo argitalpenak.
Irakurriz bizi! kanpainearen helburu nagusia gazteenen artean irakurteko ohitura bultzatzea da. Adituen arabera, umeei jagokienez, irakurketeak inteligentzia, hizkuntzea, mundu emozionala eta personalidadea, gizarteratzea, sormena eta estetikea garatzen ditu. Ezaugarri horreek danak kontuan hartu dira, familiei zuzendutako oporretarako proposamenak lantzeko orduan; ganera, liburu bakotxa balio jakin batzuetan dago oinarrituta, irakurleei jarrera eta portaera indibidual eta sozialerako ereduak eskaintzeko, adierazo dau Herrerak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!