II. Gerardo Lopez de Gereñu Lehiaketako sariak emon ditue Gasteizen
2012-06-25 17:47 Euskerea berbagaiGerardo Lopez de Guereñu lehiaketearen bigarren edizinoaren sari-emote ekitaldia egin zan bagilaren 22an, Gasteizeko Arte Ederren Museoan. Arabako Foru Aldundiak antolatutako lehiaketeak Araban dagoan euskal toponimia ezagutzea eta euskereak bertan daukan presentziaren barri emotea ditu helburu nagusi.
Gerardo Lopez de Guereñu lehiaketearen bigarren edizinoaren sari-emote ekitaldia egin zan bagilaren 22an, Gasteizeko Arte Ederren Museoan. Arabako Foru Aldundiak antolatutako lehiaketeak Araban dagoan euskal toponimia ezagutzea eta euskereak bertan daukan presentziaren barri emotea ditu helburu nagusi.
Lehiaketeagaz batera, berbaldi zikloa antolatu dabe Araban. Danetara, 21 berbaldi egin dira, eta ondokoak izan dira hizlaraki: Elena Martinez de Madina eta Felix Mugurutza Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kideak, Koldo Zuazo hizkuntzalari eta euskaltzain urgazlea, eta Andoni Llosa Trebiñuko euskera teknikaria. Hitzaldiotan, ganera, Euskaltzaindiak argitara emon dituan Gasteizko Toponimia sortaren hiru liburuak (Gasteizko Hiria, Malizaeza eta Ubarrundia) erakutsi eta zabaldu dira.
Barikuko ekitaldian, sarituek Iciar Lamarain Euskera, Kultura eta Kirol Saileko foru diputaduaren eskutik jaso zituen sariak. Bestalde, Elena Martinez de Madinak hitzaldi bat emon eban. Manu Ruiz Urrestarazu Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria be han izan zan, Gerardo Lopez de Guereñuren alaba, Pilar, eta haren familia bere.
Lopez de Guereñuk Arabako etnografia, folklorea eta toponimia ikertu zituan. Ohorezko euskaltzaina zan. Hil zanean, Henrike Knörr zanak In memoriam Gerardo Lopez de Guereñu Galarraga (1904-1992) nekrologikoa idatzi eban. Euskera agerkarian argitaratu zan, eta hemen irakurri daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!