'Moonrise Kingdom'

Karolina Almagia 2012-06-25 14:27   Zinema kritikak

Irudi indartsu eta enkoadraketa bitxiak erabilten ditue bizitzako aldaketa txiki eta handiek personaiei zelan eragiten deutsen azaltzeko. Holan, personaiak batzuetan patetikoak begitantzen jakuz, eta beste batzuetan heroien antza hartzen dabe.

- Zuzendaria: Wes Anderson.
- Gidoilariak: Wes Anderson, Roman Coppola.
- Interpreteak: Bruce Willis, Edward Norton, Bill Murray, Frances McDormand,Tilda Swinton, Jason Schwartzman, Bob Balaban, Harvey Keitel, Kara Hayward, Jared Gilman.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 94 minutu.
- Generoa: komedia dramatikoa.


Moonrise Kingdom pelikuleak umeentzako ipuin baten itxurea dauka, baina hori baino askoz gehiago da. Sam (Kata Hayward) eta Suzy (Jared Gilman) nerabeen arteko maitasun istorioa kontetan dau filmak, abentura eta komedia lan baten osogai guztiekaz.

Umezaroan eta nerabezaroan desbardinak diran gaztetxuen zorion eza eta ingurukoen ulertu ezinak dira istorioaren ardatz nagusiak. Wes Andersonen filmak umeak nahastau egiten ditu, izan be Disney Chanel dalakoagaz ez dauka ezelango zerikusirik. Nagusiek, barriz, irribarrez ikusten dabe, gaur egungo umeek ezagutzen ez dituen erreferentziaz beteta dagoalako: eskauten mundua, binilozko diskoak... dana zentzunbako umoreagaz kontauta.

Irudi indartsu eta enkoadraketa bitxiak erabilten ditue bizitzako aldaketa txiki eta handiek personaiei zelan eragiten deutsen azaltzeko. Holan, personaiak batzuetan patetikoak begitantzen jakuz, eta beste batzuetan heroien antza dauke.

Kata Hayward eta Jared Gilman aktoreen lan aitagarriaz gan, Bruce Willis, Edward Norton eta Francesc Mc Dordman bikain dagoz pelikulan, izan be, eurek biribiltzen dabe bizi-poza eragiten dauen pelikula koloretsu hau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu