Langunek eta Euskaltzaindiak urte birako lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2012-04-27 15:49   Euskerea berbagai

Langune Hizkuntza Industrien Alkarteak eta Euskaltzaindiak erakunde bien arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Bilbon, Akademiaren egoitzan. Languneren izenean Josu Waliño presidenteak sinatu dau, eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Bai Waliñok bai Urrutiak gaurko ekitaldia pozgarria dala esan dabe.

Etorkizunean hitzarmena egoki garatuko dan esperantzea adierazo dabe biek. Urrutiak esan dauenez, badaukagu zer konpartidu eta zertan lan egin, espero daigun hau zehaztea eta gauzatzea proiektu jakin batean.

Hitzarmenak urte biko iraupena izango dau eta bere asmoa hizkuntza gaietako ekimenak gauzatzea, garatzea eta zabaltzea da. Eakundeon arteko alkarlana euskerearen normalizazinorako proponiduten diran egitasmoen inguruan egingo da, teknologia barrien arloan euskerearen presentzia eta erabilerea handitzeko bideratutako egitasmoetan batez be.

Horrezaz aparte, hitzarmenean ondoko helburuak ditua: Langunek antolatutako ikastaro, jardunaldi, mintegi, aholkularitza, eta hizkuntzaren jakiteari zein erabilereari jagokon prestakuntzan, Euskaltzaindiaren gramatikea, lexikoa, ortografia, toponimiari eta euskalkien erabilereari buruzko erispidek aintzat hartzea eta zabaltze; Langunek Euskaltzaindiari egingo deutsoz gramatikea, lexikoa, ortografia, toponimia eta euskalkien erabilerearen inguruko konsultak, eta Euskaltzaindiak erantzuna emongo deutse; erakunde biek argitaratzen dituen lanak alkarren artean trukatuko ditue, eta argitalpen-egitasmoak partekatuko ditue; eta, erakunde biek erraztasunak emongo deutsez alkarri egoitza nahiz azpiegitura erabilteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu