Faxistek Durango indarrez hartu ebela 75 urte beteko dira apirilaren 28an
2012-04-26 15:40Errepublikaren aurka indar militarrez altxatutako faxistek 1937ko apirilaren 28an hartu eben Durango. Ehunka lagun hil zituen tropa nazionalek, emakume zein gizon, ume zein heldu. Durango 1936 alkarteko arduradunadunek dinoenez, oraindino ez dakigu zenbat biktima izan ziran, eta 75 urteren ostean krimen horrek guztiak zigortu barik dagoz.

Errepublikaren aurka indar militarrez altxatutako faxistek 1937ko apirilaren 28an hartu eben Durango. Ehunka lagun hil zituen tropa nazionalek, emakume zein gizon, ume zein heldu. Durango 1936 alkarteko arduradunadunek dinoenez, oraindino ez dakigu zenbat biktima izan ziran, eta 75 urteren ostean krimen horrek guztiak zigortu barik dagoz. Horregaitik, Durango gogor dabil beharrean faxistek eraildako, fusilautako eta desagertuarazotako lagunen izen-abizenak batzen eta lekukotasunak jasoten.
Ehun desagertutik gora ditue datu-basean, baina gehiagoren bila dabilz, horregaitik euren lekukotasuna emon gura dabenek Durango 1936 alkartera jo leikie. Han eta hemen batutako testigantzei esker, berbarako, nazien aurka Frantziako erresistentzian burrukatu eban Benita Uribarrena Bollain gaztea topau dabe.
Montejurra tertzioko karlistek Durango 1937ko apirilaren 28an hartu eben indarrez. Militarren egunkariek bortxaketez eta erabilitako indarkeria sexualaz normaltasunez berba egiten dabe. Jose Artetxek Durangon egoan sexu arriskuaz idatzi eban. Zornotza hartu eben faxistek bertan geratzen ziran emakumeak herriko plazara eroan zituen. Soldadu karlistek 30 emakume astebeterako bahitu zituen. Jose Antonio Agirre lehendakariak krimen horreek Nürenbergeko epaiketan aurkeztu gura izan zituan, baina aliatuek ez eben Espainia epaitu gura izan.
Ondoren, preso hartutako herritarrak esklabo moduan erabili zituen faxistek. Bonbardaketak birrindutako Durango garbitu eta berreregi behar izan eben preso eta errepresaliatuek, azaltzen dabe Durango 1936 alkarteko kideek. Faxistek etxeak okupau zituen eta lur-sailak lapurtu. Gosea zan nagusi herrian, eta umeek eskolea itxi, eta beharrean zein faxistentzako prostituzinoan hasi behar izan eben, ganeratzen dabe. Modu berean, euskerea eta euskal kulturea desagertarazoteko estrategiak ipini ziran martxan, gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntza-katea apurtzeraino.
Lau Haizetara Gogoan koordinakundeak lortutako datuen arabera, Bosniako genozidioan (1991-1995) hamabost lagun hil zituen mila biztanleko. Nafarroan, 1936ko udan, bertan gudarik egon ez arren, faxistek hamabi lagun hil zituen mila biztanleko. Guatemalako gerra zibilean (1975-1980), sei persona hil zituen mila biztanleko; ia-ia faxistek Hego Euskal Herria hartu eta 1938ra bitartean hildako beste. Uruguai, Argentina, Txile, Bolivia eta Hego Afrikako genozidioetan lagun bakarra hil eben mila biztanleko.
Honexek dira Durango 1936 alkarteagaz kontaktua egiteko bideak: durango1936@durango1936.org edo Pinondo kalea 1 - 48200 Durango helbidea
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!