1,6 miloe euro, toki-erakundeetan Euskera Bizibarritzeko Plan Nagusia garatzeko
2012-04-25 12:17 Euskerea berbagaiEAEko toki-entitateetan Euskera Bizibarritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzeko diru-laguntzak onartu ditue, eta danetara 1.630.000 euro boideratuko dira, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazo dabenez.
EAEko toki-entitateetan Euskera Bizibarritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzeko diru-laguntzak onartu ditue, eta danetara 1.630.000 euro boideratuko dira, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazo dabenez. Laguntzinoen onuradunak hizkuntza-normalizazioa helburu daben EAEko toki-entitateak eta horren menpeko edo eurei lotutako zuzenbide publikoko erakundeak izango dira.
EBPNren helburu nagusia euskeraz bizi nahi daben herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko beharreko hizkuntza politikako neurriak erabagitea eta bultzatzea da; maila personalean, sozialean eta ofizialean, euskerearen berreskurapen osoa lortzeko euskerearen aldeko pasuak sustatzea bere bai.
Toki-entitateek barruko jarduerari jagokonez, euren egiteko nagusia dabe herri-administrazinoetan euskerearen erabilerea normalizetako plana onartzea eta garatzea. Kanpoko jarduereari begira, barriz, hiru betebehar nagusi ditue: hiztunek euskerea ikastea edo gaitasuna sendotzea, harremon-sare euskaldunak egituratzen laguntzea, eta euskerazko produktuak eta zerbitzuak zein horren ganeko informazinoa zehatza bideratzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!