VI. Gipuzkoa Encounter Tolosan hilaren 28tik 30era

Bizkaie! 2012-04-24 15:23

VI. Gipuzkoa Encounter jaialdiaren eskaintzea sekulakoa da; Tolosako Usabal kiroldegian 2.500 metro koadro baino gehiago dagoz erabilgarri; 1 Gb/s-ko Internet konekzinoa; eta sarietarako 10.000 euroko partidea dago.

Gipuzkoa Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da esperientziak alkarbanatu eta egun gitxi batzutan informatikeagaz lotutako edozein ekintzatan parte hartu gura dabenentzako. 2012an topaketa hau bere seigarren edizinora helduko da. 400 lagunentzako lekua egoan aurten eta 12 minutuan plaza guztiak agortu ziran.

VI. Gipuzkoa Encounter jaialdiaren eskaintzea sekulakoa da; Tolosako Usabal kiroldegian 2.500 metro koadro baino gehiago dagoz erabilgarri; 1 Gb/s-ko Internet konekzinoa; eta sarietarako 10.000 euroko partidea dago.

Aurtengo jarduerak ondokoak izango dira:

- Arte Digitala. Ordenagailuen garaiko artea da. Hiru gai nagusi ditu, irudi digitalen sorkuntzea, musika digitala eta programazinoa.

- Jokoak. Jo erronka zure lagunei Gipuzkoa Encounter honen seigarren edizinoarako antolatutako PC eta bideokontsola joko lehiaketetan parte hartuz.

- Software Librea. Gipuzkoa Encounter-ek ezin dau, ezta nahi be, etenbarik goraka doan mobiemntuari bizkarra eman. Horrexegaitik, aurten be Software librea inguruan izango da.

- Hardware. Modding-a, ekipoen, periferikoen, eta zergaitik ez euskarritzat dituen elementuen eraldaketa eta personalizazinoa izateaz gan, sormena eta abilidadea eskatzen dituan ekintza be bada. Guzti hau gozau eta alkarbanatu ahal izateko sortu da honako saila, modder barriei be ateak edegiteko. Tartean izango dira Future modding tournament lehiaketea, Arduinori buruzko lantegia eta Hozte-sistemei buruzko berbaldia.

- Bestelako jarduerak: bikoizketa lehiaketea, cd eta dvd jaurtiketea, fast ipuina, fast crimping, Real Angry Birds...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu