Ondo pasau eta ondo pasarazoteko diskoa atara barri dau The Uski´s boskoteak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-04-18 15:28   Musikea

Ondo pasetako eta ondo pasarazoteko diskoa da The Uski´s taldearen Tximinotan. Hamahiru kanta batu ditu Ibarrangelu eta Elantxobeko boskoteak, eta aurreko lanetan lez, honetan be rock´n´rolla da nagusi.

Ondo pasetako eta ondo pasarazoteko diskoa da The Uski´s taldearen Tximinotan. Hamahiru kanta batu ditu Ibarrangelu eta Elantxobeko boskoteak, eta aurreko lanetan lez, honetan be rock´n´rolla da nagusi. Diskoaren aurkezpenean, Baga-biga diskoetxeko Ritxi Aizpuruz gan, taldeko Oier eta Anartz Laka izan dira.

The Uski´s taldearen laugarren diskoa da Tximinotan. Abiadura biko lana osotu dabe, alde batetik baladak eta tempo erdiko abestiak, eta bestetik, abiadura handiagoko piezak, rockeroagoak. Aurreko lanak baino rockeroagoa begitandu jat laugarren hau -azaldu dau Ritxi Aizpuruk- baina badagoz abesti motelagoak be.

Oierrek eta Anartzek esan dabenez, ildo beretik dator laugarren disko hau, guk ondo pasau gura dogu eta ondo pasarazo bere bai. Ahotsek lehenago baino garrantzi txikiagoa daukie disko barrian, atzerago geratu dira, holan gitarra indartsuagoak eta bateria gehiago entzungo doguz.

Rock´n´rolla nagusi izan arren, danetariko estiloak batu ditu boskoteak, countrya, funkia, bluesa eta abar, Domeka blues kantan lez, esaterako. Abestien berbeei jagokenez, neskak, itsasoa eta parrandea dira ardatz nagusiak, baina gaur eguneko egoereak be badauka zeozelako presentzia, Ere ke ere abestian, berbarako. ente asko dago EREan, beste batzuk behar barik dagoz... Animoak emoteko abestia da, dinoe Laka anaiek.

Diskoaren izenburua dala-eta, itsasora tximinoitan joatea gustetan jakenez, Tximinotan abestia idatzi eben, eta horrek emon deutso izena lan osoari.

Daborduko hitzordu bi ditue disko barria jentaurrean aurkezteko; apirilaren 20an, Bermeoko Kafe Antzokian; eta, 28an, Ondarroako Kafe Antzokian. Kontzertu biak doban izango dirala azpimarratu dabe, eta maiatzean Bilboko Kafe Antzokian emongo dabena de debalde izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu