Hamen da VI. 'Ospatu eta oroitu euskaraz' kanpainea

Bizkaie! 2012-04-11 18:28   Euskerea berbagai

Getxoko Udalak seigarren urtez jarraian Ospatu eta oroitu euskaraz ekimena jarri dau martxan, ospakizunetarako egokiak diran testuak euskeraz egiten laguntzeko helburuagaz.

Getxoko Udalak seigarren urtez jarraian Ospatu eta oroitu euskaraz ekimena jarri dau martxan, ospakizunetarako egokiak diran testuak euskeraz egiten laguntzeko helburuagaz. Horretarako zorion-txartel, konbidapen edota oroigarri ereduak batzen dituan liburuxkea egin eta udalerriko hainbat liburu-dendatan, inprimategitan, argazki-dendatan edota paper-dendetan itxi dau ikusgai.

Horrezaz gan, establezimendu horreen barri emoteko, Udalak informazino-foileto baten 5.000 ale banatu ditu, ekimenagaz kolaboretan daben 23 denden izenen zerrendeagaz. Foileto horreek komertzioetan eta udal egoitzetan ixteaz gan, lehenengo aldiz, Bake Epaitegian eta udalerriko 11 ikastetxeetan (3.800 ale) be itxi ditue.

Parte hartzen daben establezimendu batzuek zorion-txartela euskeraz enkargetan daben bezeroei % 10eko beherapena egingo deutsee eta euskeraz eta gaztelaniaz eskatzen dabenei % 5ekoa. Euren testu propioa idatzi nahi dabenek Udaleko Euskara Zerbitzura (944660010, gehi@getxo.net) bialdu leikie, han itzulpena egin deien.

Konbidapen, zorion-txartel eta oroigarri ereduak euskeraz eta euskeraz eta gaztelaniaz batzen dituan argitalpena udal webgunean be badago ikusgai, www.getxo.net helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu