The descendants

Karolina Almagia 2012-02-02 16:55   Zinema kritikak

Amerikar famalia honetako kideak benetakoak dira, ez dira karikaturak; umeek sufridu egiten dabe, umeek okerkeriak egiten ditue, ez dira maitagarriak; eta nerabeak, jagokien lez, jasanezinak dira. Clooneyren personaia horreekaz danakaz konpondu behar da. Bitartean, emaztearen infideltasunak eta haren heriotzak itxitako hutsuneari aurre egin beharko deutse.

Jatorrizko izenburua: The descendants
Zuzendaria: Alexander Payne
Gidoia: A. Payne, Nat Faxon eta Jim Rash, Kaui Hart Hemmings-en eleberrian oinarrituta
Interpreteak: George Clooney, Matthew Lillard, Judy Greer, Matthew Lillard, Beau Bridges
Generoa: Komedia dramatikoa
Herrialdea: AEB
Iraupena: 115 minutu


Krisi gogorra bizi dauen familia baten istorioa azaltzen deusku Alexander Paymek (Sidewaysen egilea, hemen, Entre copas) film honetan. Aita (George Clooney) eta ala biak momentu latza bizi dabe, ama ospitalean dago hilzorian. Bizitzak une gazi-gozoak ditu, alde bat baino gehiago ditu; horixe da pelikuelak erakusten dauena. Eta lortzen dau bere helburua. Amerikar famalia honetako kideak benetakoak dira, ez dira karikaturak; umeek sufridu egiten dabe, umeek okerkeriak egiten ditue, ez dira maitagarriak; eta nerabeak, jagokien lez, jasanezinak dira. Clooneyren personaia horreekaz danakaz konpondu behar da. Bitartean, emaztearen infideltasunak eta haren heriotzak itxitako hutsuneari aurre egin beharko deutse.

Osogai horreekaz Paymek erraz eukan negarra eragitea helburu duakan filma egitea, Hollywooden hainbeste gustaten jhaken horreetakoa. Baina beste bide bat hartu dau zuzendariak, eta eskertzekoa da. Errua, haserrea eta sentimentu ilun eta dramatiko guztiekaz ez itoteko, umorea erabili dau. Clooney aktorerik aproposena da, bere alde komikoa erabilten dakielako eta, beharrezkoa danenean, sufriminedua erakusteko gai dalako.

Laburbatuz, film hau ez da akaso perfektoa -atzean daukan lezio ekologista indarrez sartuta dago, apur bat artifiziala begitantzen jaku- baina oso gustura ikusi daiteke. Irriparrea eta mina ditu osogai, bizitzearen beraren antzera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu