Kili-Kili: umeentzako lehen ipuin interaktiboa iPhone, iPad edota iPod Touch-erako

Bizkaie! 2012-02-02 12:07

Bide digitalean euskerea ikasteko modu barritzaile bat aurkeztu dau Kili-kilik. Kili-Kili ipuinak umeek euren lehen euskerazko berbak barruratzeko asmoagaz sortu da. 13 pantailaz osoturiko istorio gozo eta alkarreragilea da, umeek euren euskerazko lehen berbak ezagutu eta ikasi deiezan.

Bide digitalean euskerea ikasteko modu barritzaile bat aurkeztu dau Kili-kilik. Kili-Kili ipuinak umeek euren lehen euskerazko berbak barruratzeko asmoagaz sortu da. 13 pantailaz osoturiko istorio gozo eta alkarreragilea da, umeek euren euskerazko lehen berbak ezagutu eta ikasi deiezan.

Ipuinak ume batek eguneroko bizitzan izan leikezan egoera eta leku desbardinak erakusten ditu. Holan, gaztetxuek jolasa tarteko dala: koloreak, animaliak, gorputzeko atalak, etxeko elementuak eta beste-hainbeste izen ikasiko ditue. Horrezaz gan, interaktibidadeak, musikeak eta soinuak balio gehigarri bat dakarre ikasketa-ipuin honetan.

Animazino interaktibo jator honegaz, ume bakotxak behar dauen abiaduran barruratuko ditu Kili-Kili-n agertzen diran berbak, eurek eszena bakotxeko gauzak ukutuz izena zelan idazten dan ikusi eta zelan ahozkatzen dan entzun ahalko dabe eta.

Kili-kili ipuina iPad, iPhone eta iPod Touch-entzat sorturiko aplikazino bat da eta 2,99€ko prezioan mundu osoko edozein App Storeetan lortu daiteke.

Kili-Kili proiektua José María Martínez Burgos, 'Hafo'-ren ekimena da. Informazino eta komunikazino teknologi barritzaileen ezaupideak ditu, eta mobil marketing eta bideo-jokoetan espezializauta dago. 2002tik 2010 bitartera eskuko telefonotarako bideo-jokoak garatzen eta mobil marketing-a lantzen eban Animatu enpresearen sortzailea izan zan.

Gaur egun, umeentzako liburu elektroniko interaktiboak kaleratzen dituan Dada Company argitaletxeko kide eta garapen ardurana da. Horrezaz gan, Bilboko Alhondigako hóPLAY Bideojokoaren Nazinoarteko Jaialdiko aholkulari eta antolatzailea da eta, Batura Mobile Solutions-ek dauen blog-ean (www.aplicacionesmovil.com) editore lez kolaboretan dau.

Kili-Kili proiektua Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur sailak dauen Euskara Zerbitzuari esker gauzatu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu