'Basque of Brixton' lau kantako lana kaleratu barri dau Itziarren semeak taldeak

Bizkaie! 2012-02-01 10:33   Musikea

Itziarren semeak taldeak Basque of Brixton disko barria kaleratu dau egunotan, eta asteon hasiko dau aurkezpen birea. Lehenengo zuzenekoa Abadiñon egingo dau, zezeilaren 4an, hain zuzen be. Lau abesti ditu lanak, eta Gau luzeak kantearen bideoklipa.

Itziarren semeaktaldeak Basque of Brixton disko barria kaleratu dau egunotan, eta asteon hasiko dau aurkezpen birea. Lehenengo zuzenekoa Abadiñon egingo dau, zezeilaren 4an, hain zuzen be. Lau abesti ditu lanak, eta Gau luzeak kantearen bideoklipa.

Basque of Brixton 2011ko maiatzean kaleratutako Lehen lerroan diskoaren jarraipena da; izenburuak The Clash taldearen Guns of Brixton ezaguna dau jatorri. Diskoaren azalak mungiarren lana laburbiltzen dau: Euskaldunak, Brixtongo baltzak lez, baztertuak, zapalduak izan dira, baina harro jarraitzen dabe burrukan. Horrezaz gan, lokalizazinoak 80ko hamarkadako krisi ekonomikoa eta langileen kaleratzeak gaur egungo egoereagaz alderatzen ditu.

Diskoa egiteko ideia Biboko 7katu gaztetxearen bostgarren urteurrena dala-eta idatzitako kanteak eragin eban. Kalean egindako lanarengaitik preso dituen lagunentzako alkartasun oihua da, eta koloretako mundu bat margozten daben gaztetxeentzako ereserkia bere bai, azaltzen dabe taldekideek.

Ibon (ahotsa), Manex (gitarrea eta ahotsa), Jebi Job (baxua), Unai (bateria), Irkus (saxoa), Asier (tronpetea) eta Markez (hammonda) dira Itziarren semeak. Asier Markez irailean sartu zan taldean, soinu barriak gehituz proiektuari. Oraingoan be hainbat kolaborazio izan ditue. Ainhoa Mendibilek (Hankahutsik) Aulki hutsak idatzi dau, eta ahotsa be sartu dau; Bizitzaz bi hitz abestia Eneko Ostolaza Ikaran (Oliba Gorriak) euskal preso politikoak idatzitako testu dauka oinarri, eta Evaristok (La Polla) kantetan dau; eta, 7Katu kantan Pirritx eta Porrotx pailazoen eta Iñaki Martinezen trikia lagun izan ditue, hitzak Oihana Bartra bertsolariak egin ditu.

Basque of Brixton autoprodukzinoa da; 2011ko abenduan grabau eben, Andoaineko Garate estudioetan, barriro be Kaki Arkarazoren gidaritzapean. Izaro Gonzalez algortarrak zuzendu eta montau dau Gau luzeak bideoklipa. Neguko hotzari aurre egiteko jentearen irudimenean berotasuna zabaltzea dau helburu, euskaldunek narrutan be egiten dabela erakutsiz.

Abadiñon, zezeilaren 4an jo ostean, hitzordu gehiago ditu Mungiako bandeak: zezeilaren 17an, Ustaritzen; 20am, Tolosan; 24an, Ondarroako Kafe Antzokian; 25ean, Miarritzeko Gaztetxean; martiaren 3an, Kanbon; 24an, Gopegiko Gazte egunean; eta, maiatzaren 19an, Igorreko Alkartarsun egunean.

Disko barriaz aparte, webgune barri be estreinau dau Itziarren semeakek: www.itziarrensemeak.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu