'Bideoak bertso bide', irudia bertsolarien gidari

Bizkaie! 2012-01-31 17:48   Bertsolaritzea

Bideoak bertso bide izenburuko saio esperimentala egingo dabe Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Igor Elortza bertsolariek zezeilaren 2an, Bilboko Alondigako Bastida aretoan. Asier Altuna zinemagilearen irudiak izango ditue abiapuntu hiru bertsolariek.

Asier Altunan Bilbon grabautako 30 pieza izango dira Lujanbio, Mendiluze eta Elortzaren inspirazino-iturriak. Gaia beraz, berak barik, irudiek emongo dabe. Altunak lehendik dauka harremona bertsolaritzeagaz, izan be oraintsu estreinau dau Bertsolari dokumentala, bertsoaren eta bertsolarien ganeko lana.

Bideoak bertso bide EX egitarauaren barruan dago, hau da AlhondigaBilbaoren zuzeneko arteen programan. EX-en helburua mota guztietako publikoak arte eszenikoak hurre-hurretik lehen pertsonan esperimentatzea da, musikea eta bestelako diziplina artistikoak lantzea, beti bebertako taldeen proposamenak eta euskal sormena kontuan hartuz.

Daborduko, sarrerak salgai dagoz, 8 euroren truke, eta 6 eurotan Hó txartelagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu