Aurten be, Baxoa frantsesez egin beharko dabe Iparraldeko ikasleek

Bizkaie! 2012-01-31 14:52   Euskerea berbagai

Aurten be, Ipar Euskal Herriko ikasleek Baxoa frantsesez egin beharko dabela salatu dau Seaskak. Baxoa Goi Mailako ikasketak egin ahal izateko derrigor eskuratu behar dan titulua da. Egoerea salatzeko asmoz, Seaskak konzentrazinoa antolatu dau, zezeilaren 2an, Baionako Etxepare lizeoan, 13:00etan.

Aurten be, Ipar Euskal Herriko ikasleek Baxoa frantsesez egin beharko dabela salatu dau Seaskak. Baxoa Goi Mailako ikasketak egin ahal izateko derrigor eskuratu behar dan titulua da. Frantziako Hezkunde Ministeritzak ez deutso inolako baliorik emon nahi euskeraz ikasteari. Gure ikasleek 2 urtetik 18 urtera dana euskeraz ikasten dabe, baina gero frantsesez pasatu behar ditue Baxoko azterketak, azaldu dabe Seaskako iturriek. Egoerea salatzeko asmoz, Seaskak konzentrazinoa antolatu dau, zezeilaren 2an, Baionako Etxepare lizeoan, 13:00etan.

Euskerea bizirik dagoean hizkuntzea da, eta azterketetan be bere tokia eukitea eskatzen dogu, azpimarratu dabe. Eta ez daiela esan ez dala posible azterketen zuzenketea euskeraz segurtatzea -ganeratu dabe-. Brefeten holan egiten da azken 20 urteetan. Azkenengo urtean Errektoradutzea eta Euskararen Erakunde Publikoagaz, Seaskak egin dauen lanari esker frogatu da egin egin daitekela. Nahikeria da eskas, teknikoki posible da eta, dino Seaskak.

Euskeraz ikastea eta azterketa egitea eskubide bat da, Seaskak dinoenez. Horregaitik, egoerea salatzeko, alkarretaratzea deitu dabe Baionako Etxepare lizeoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu