Hiahoka euskerea abestuz ikasteko proiektua abiatu dabe
2012-01-24 11:03 Euskerea berbagaiHiahoka HIzkuntza AHOtsez eta KAntuz sentitzeko proiektua abiatu barri dau Banaiz Bagara alkarteak. Ekimenaren aurkezpena Mintzola fundazinoaren egoitzan egin eben. Euskerea arrotz sentiduten dabenentzako sortu dabe materiala; euskal mundura hurreratzeko metodologia eta teknikak landu ditue, abestien bitartez.
Hiahoka HIzkuntza AHOtsez eta KAntuz sentitzeko proiektua abiatu barri dau Banaiz Bagara alkarteak. Ekimenaren aurkezpena Mintzola fundazinoaren egoitzan egin eben, Villabonan, eta bertan izan ziran egitasmoan parte hartu daben Zigor Etxeburua, Mireia Otzerinjauregi, Petra Elser, Ana Elorza eta Juan Luis Aranburu. Euskera ikasteko eta erabilteko bide barriak proponidu gura ditu egitasmoak.
Euskerea arrotz sentiduten dabenentzako sortu dau Banaiz Bagarak Hiahoka; euskal mundura hurreratzeko metodologia eta teknikak landu ditue, abestien bitartez. Liburua eta CDa argitaratu ditue. Modu ludiko eta parte-hartzailean, euskal kantak eta Euskal Herriko kanten kulturea transmiduten doguz, eta kulturen arteko ulermenea beste modu batean esperimentau, azaltzen dabe proiektuaren arduradunek.
Igaz, Mireia Otzerinjauregik eta Ana Elorzak irakasleek hainbat kanta saio eta tailerretan erabilitako ariketak eta esperientziak jaso ditue liburuan. Haretan eskoletan beste hizkuntzetatik eta beste kulturetatik etozan ikasleekaz euskal abestian landu zituen. Teknika honeek Mintzolan egin ziran tailer bitan azaldu geuntsozan kantu irakasle, euskera irakasle eta beste arloko kultur eragileei, gogoratu dabe.
Esku-liburuko ariketa praktikoetan norberaren ahotsa esperimentatzeko ariketak, irakurketa erritmikoak, talde ariketa dinamikoak, arnasea zelan erabili, gorputzaren jarrerea kantateko eta beste makina proposamen jaso ditue. Horrezaz gan, beste musika kulturatetik datozenak doinu eta erritmo europarretara zelan hurreratu azaltzen dabe.
Hiahokaren helburuetako bat da ahoskatzean segurtasuna lortzea. Alderdi sozialak be garrantzi handia dauka ekimen honetan, Euskal Herrian lagunartean kantaten da, holan, etorkinek gizarteratzeko aukera handiagoa euki leikie. dana dala, etorkinei ez eze, euskeraz ikasi gura daben bertakoentzat be material aproposa da. Gramatikea ikastea baino, Hiahokagaz euskerea ahozkotasunean oinarritura jasoko dabe.
Banaiz Bagara alkartea orain urte bi sortu zana, etorkinei euskeraz berba egiten erakusteko asmoagaz. Gaur egun, Gipuzkoako sei herritan astean behin batzen dira ahozkotasuna lantzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!