Kulunkan ikas-jolas gunea jaio da
2012-01-10 14:42Jolas, dinamika eta tailerren bidez gozatuz personearen gaitasunak garatzea eta balioetan heztea da ekimenaren helburua. Jolasa, jokoa ez bezela, garapenerako, ondo pasau, hartu-emonak izan, errespetu ohiturak bereganatzeko, irudimena eta fantasia lantzeko, barre egiteko eta alkarrengandik ikasteko egiten dan jarduerea da.
Neguan sartu gara eta, gabonetako hotzagaz, jolasteko nahia biztu jaku. Horregaitik hezkuntza eta aisialdi hezitzaile/euskaldunaren aldeko eragileek familia osotu dabe eta alkarregaz Kulunkatzera doaz... Kulunkan ikas-jolas gunea jaiotzera doa!
2011ko apiriletik Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren laguntzinoagaz saretzen hasi zan proiektua. Bertara, Ikastolen alkartea, Sortzen Ikasbatuaz, Bizkaiko Urtxintxa Eskola, Gurasoen Alkarteak, Amarauna sarea, eta Durangaldeko Berbaro, Zeozer, Gugeu, Kimuak edota Zapaburu lako alkarteak be hurreratu dira. Euskal Herritik tokiko errealidadera, metropolietatik herrietako beharrizanetara bajatuteko asmoz. Izan be, ume, nerabe eta gazteentzat zuzendutako industria kulturaletik bultzatzen dan astialdi eredua joera kontsumista eta parte hartze pasiboan galdurik dagoala uste dabe. Holan, eremu desbardinetan bideratzen diran proiektuek zerbitzu edo asistentzian oinarrituriko izaera azaltzen dabe gehienetan, horreen igorle eta hartzaileen arteko distantzia nabarmena izanik. Esangura horretan, egoera honek ixten dituan hutsuneak beteteko helburuagaz, haur, nerabe eta gazteen heziketa integrala bultzatuko dauen esperientzia pilotu bat martxan jarri nahi dabe Durangon aurtengo Gabonetan.
Proiektuaren inflexino puntua, bi egunetan egingo dan aisialdi ekimena dogu, hain zuzen be, Bizkaian, Durangon, zabaldutako jolastoki hezitzailea izango da. Ume, nerabe, gazte eta gurasoei zuzendutakoa, familiak unidade bat bezela hartuz, proiektuaren parte sentidu eta erabagi garrantzitsuenen subjektu izan daitezan.
Jolas, dinamika eta tailerren bidez gozatuz personearen gaitasunak garatzea eta balioetan heztea da ekimenaren helburua. Jolasa, jokoa ez bezela, garapenerako, ondo pasau, hartu-emonak izan, errespetu ohiturak bereganatzeko, irudimena eta fantasia lantzeko, barre egiteko eta alkarrengandik ikasteko egiten dan jarduerea da. Ez dago irabazlerik, irabazi eta galdu egiten da aldi berean; bata eta bestea.
Kontuak kontu, hiru gune banatzea aurreikusi da, ume eta familiak batetik, nerabe eta gazteak bestetik eta gurasoak azkenik. Bakotxean, egitarau desbardina egitea proposatzen da, zeharka eta zuzenean lotutako beharrak kontuan harturik: euskerea eta aisialdi euskalduna, kulturartekotasuna, aukera bardintasuna, hezkidetzea, lankidetzea, alkartasuna, gatazken konponbidea, ingurumena eta jasangarritasuna besteak beste.
Eragile parte hartzaile guztiek osoturiko asanbladak egingo dira gai orokorretaz jorratzeko. Batzordeak osotzea be aurrikusi da, gune edo lanketa berezituentzako. Gainera, mintegi edegiak antolatuko dira interesa euki leikien Durangaldeko norbanako zein kolektiboek zuzenean parte hartu deien, lehenengoa zezeilean egingo dalarik.
Proiektu honen filosofia eragile bakotxaren boluntariotza-indarrean oinarritzen bada be, garrantzitsua izango da instituzino publikoen laguntzinoa eta inplikazinoa izatea, ezinbesteko gestino eta azpiegiturak eskuragarri egon daitezan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!