EHUk unibersidade-orientazinorako azokak egingo ditu hiru campusetan

Bizkaie! 2012-01-10 10:33

EHUko iturriek jakinarazo dabenez, lehenengo hitzordua Gasteizen izango da, Farmazia Fakultadean, urtarrilaren 21ean; ondoren, urtarrilaren 28an, Donostiako campuseko Ignacio Mª Barriola eraikinean izango da azokea; azkenik, Bilbon, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean egingo da, zezeilaren 4an.

Euskal Herriko Unibersidateak (EHU) unibersidade-orientazinorako azokak antolatu ditu beste behin, bere graduei buruzko informazino zehatza emoteko, unibersidade-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketea errazteko helburuagaz. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazino-saioen bidez argitu ahal izango dira.

EHUko iturriek jakinarazo dabenez, lehenengo hitzordua Gasteizen izango da, Farmazia Fakultadean, urtarrilaren 21ean; ondoren, urtarrilaren 28an, Donostiako campuseko Ignacio Mª Barriola eraikinean izango da azokea; azkenik, Bilbon, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean egingo da, zezeilaren 4an.

Unibersidadeko ikastegi guztietako zenbait irakaslek eta Ikasleeentzako Argibide Zerbitzuak azoketan parte hartuko dabe, eta azoka bakotxean EHUko hiru campusetan emoten diran gradu guztiei buruzko informazinoa lor daiteke.

Horrezaz gan, unibersidadera sartzeko bideei, tasei, bekei, ostatuari, garraioari, kirol jarduerei, mobikortasun programei, graduondokoei, unibersidadeko orientazinoari eta abarrei buruzko informazinoa emongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu