IV. Wanted Ideia Lehiaketea Getxon, gazteentzako egitasmoak sustatzeko

Bizkaie! 2012-01-09 12:09

Urtarrilaren 16tik zezeilaren 3ra arte egongo da zabalik epea Wanted Ideia Lehiaketearen laugarren ekitaldian parte hartu nahi daben 18 eta 30 urte arteko gazteek euren lanak aurkeztu ahal izateko.

Urtarrilaren 16tik zezeilaren 3ra arte egongo da zabalik epea Wanted Ideia Lehiaketearen laugarren ekitaldian parte hartu nahi daben 18 eta 30 urte arteko gazteek euren lanak aurkeztu ahal izateko. Getxoko Udalak Gazteriaren Zerbitzuaren bitartez antolatzen dau lehiaketea eta saritan 15.000 euro banatuko ditue. 2009tik zazpi izan dira lehiaketeari esker aurrera egin daben proiektuak: Norabide guztiak (2009), Decoración Urbana Audiovisual (2009), Galería de arte virtual (2009), Guaitorock (2010), GetxoKlik (2010), Bideosormen tailerra (2011) eta Getxoberpiztu! (2011).

Lehiaketara bialdu ahal izango dira, ideia edo proiekturen bat izanik, lantaldea osotzeko beste bi lagun dituen gazteak. Getxoko bizitza soziala, ekonomia edota kulturea aberasten laguntzen dituen proposamenak aurkeztu behark dira, eta askotarikoak izan daitekez: antzezlan labur edo performance txikiak, film laburrak, erakusketak, enpresa bat sortzeko ideiak, lehiaketak antolatzekoak, eta abar, baita aisialdi hezigarrirako ekimenak (ikastaroak, tailerrak...), zein sentsibilizazino, zabaltze proiektuak (berbaldiak...). Diru sariez gainera, bestelako laguntzinoak jasoko dira irabazle diran ekimenak martxan jarri ahal izateko, besteak beste, lanbidearen gaineko aholkularitzea, orientazinoa eta trebakuntze.

Interesatuek euren asmoak azaldu beharko ditue aldez aurretik preparautako txantiloian, gidoi modura. Ondoren arlo desbardinetako profesionalek euren ideiak azalduko ditue aurkeztutako proiektuak aberasteko asmoagaz, barriro idatzi eta aurkeztu ahal izateko.

Deialdiaren oinarriak eta proiektuaren txantiloia Herritarren Arretarako udal Bulegoetan dagoz eskuragarri, baita Gazte Bulegoan eta wantedgetxo.blogspot.com webgunean be. Zehetasun gehiago: 94 466 03 53 telefono zenbakian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu