'Medianeras'

Karolina Almagia 2011-12-15 12:31   Zinema kritikak

Medianeras ez da maisu-lana, batzuek esan daben lez, baina ikusleek ondo hartu dabe. Komedia erromantikoen osogai guztiak daukaz. Dibertigarria da, eta Woody Allenen lanak darkarskuz gogora. Wallyren bila dabilen andrea eta ordenagailuko sagu bihurtu dan gizona; hain hur eta hain urrun bata bestearengandik.

- Zuzendaria eta gidoilaria: Gustavo Taretto
- Interpreteak: Pilar López de Ayala, Javier Drolas, Rafael Ferro, Carla Peterson
- Generoa: Komedia dramatikoa
- Herrialdea: Argentina-Alemania-Espainia
- Iraupena: 95 minutu
- Musikea: Gabriel Chwojnik
- Produktoreak: Luis Miñarro, Hernán Musaluppi, Natacha Cervi, Christoph Friedel


Medianeras ez da maisu-lana, batzuek esan daben lez, baina ikusleek ondo hartu dabe. Komedia erromantikoen osogai guztiak daukaz: gizon eta emakume guapo bi, bizi osoa alkarregaz emoteko jaiotakoak, baina ezin batak bestea ezagutu! Uri handi eta gordin baten bizi dira, bakardadean, nahiz eta ederrak eta maitagarriak izan. Personaia biak noiz batuko itxaroten emoten dau ikusleak pelikula osoa. Holangoa da Buenos Aires, eta haren antzeko uritzarrak: arkitektura eta urigintza kaotikoak biztanleak isolatura bizitera bultzatzen ditu. Buenos Aire bera da, hain zuzen be, film honetako hirugarren protagonistea.

Dibertigarria da Medianeras, eta Woody Allenen lanak darkarskuz gogora. Wallyren bila dabilen andrea eta ordenagailuko sagu bihurtu dan gizona; hain hur eta hain urrun bata bestearengandik. Bildurrak, ezinikusiak, zoritxarreko bizimoduak... Eta hori guzti hori umore fina erabiliz.

Horreek alde dituanak; baina kontran, off ahotsa gehiegi agiri da, nire eritxiz. Ganera, ez da erraz sinistekoa Pilar López de Ayala lako emakume ederra hain bakarrik egotea. Ez berak ez Javier Drolasen personaiek ez dauke lagunik, mundutik kanpo bizi dira, sano erakargarriak izan arren. Baina, tira, hori alde batera itxi ezkero, filmak momentu distiratsuak ditu, eta amaieran oso zapore ona ixten deusku.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu