'Melancholia'
2011-11-29 16:24 Zinema kritikakAkaso, metraje apur bat sobran dauka, lehenengo atalean, batez be. Dana dala, Lars von Trier-ek badaki zelan atrapau ikuslea: irudi indartsuak, misterioz betetako personaiak, Wagnerren musikea, plano geldoak eta eszenatoki magnetikoa.
Zuzendari eta gidoilaria: Lars von Trier
Produktoreak: Zentropa Entertainments, Slot Machine, Memfis Film, Liberator Productions
Interpreteak: Stellan Skarsgård, Kirsten Dunst, John Hurt, Charlotte Rampling, Charlotte Gainsbourg, Kiefer Sutherland, Alexander Skarsgård
Generoa: dramea
Herrialdea: Danimarka
Iraupena: 130 min
Harritu nau zientzia-fikzino sailean ikustea Melancholia moduko pelikulea. Baina, zergaitik? Filman planeta batek Lurraren kontra jo leikela agiri dalako? Hipotesi hori botatean -zientzilarien esanetan, posible dana, bestalde-, Lars von Trier ez dago zientzia-fikzinorik egiten. Film errealista, eta introspektiboa, egin dau; gaur egungo gizartean kokatuta, ez etorkizuneko mundu batean. Planetearen ingurukoa, ganera, ez da filmaren gai nagusia. Ez da zientzia-fikzinoa, ezta katastrofe-zinemea, batzuek esan daben lez. Zinema berezia, horretan konforme. Zuzendaria bera be berezia da eta.
Ezkontza bat da abiapuntua. Hasieratik, zoriontasuna sano hauskorra dala ikusten dogu. Zinemagile berezi honek familia baten arazoak kontauko deuskuzala begitantzen jaku. Baina, ez, ez dau holangorik egiten. Emakume bi dira protagonistak: Justine (Kirsten Dunst) eta Claire (Charlotte Gainsbourg). Justine zoriontsu izateko ahaleginak egiten ditu, baina ez dau lortzen. Gizon zoragarri bategaz ezkondu arren, ahiztearen maitasuna jaso arrren; ezelan be ezin dau zoriontsua izan. Ezin dau. Claire, ostera, emakume indartsua da hasieran, baina bildurrak ganezka egiten deutsa, Melancholia izeneko planetea Lurrera hurreratzen dan neurrian.
Akaso, metraje apur bat sobran dauka, lehenengo atalean, batez be. Dana dala, Lars von Trier-ek badaki zelan atrapau ikuslea: irudi indartsuak, misterioz betetako personaiak, Wagnerren musikea, plano geldoak eta eszenatoki magnetikoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!