Euskerazko Produktuen Katalogo barriaren 10.000 ale banatuko ditu Getxoko Udalak

Bizkaie! 2011-11-29 14:53   Euskerea berbagai

Oraingoa 14. edizinoa izango da eta danetara 200.000 ale banatuko dira, Euskal Herriko 100 bat udal eta mankomunidadetako Euskera Zerbitzuen eskutik.

Getxoko Udalak euskerazko produktuen katalogo barriaren 10.000 ale banatuko ditu udalerriko 16 urtera arteko seme-alabak dituen familien, ikastetxe, institutu, euskaltegi eta haurtzaindegien artean. Gurasoentzako eta haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia batzen ditu edizino barriak, urteko garai honetan seme-alabei euskerazko liburuak, musikea edota bideoak erosterakoan kontuan hartzeko. Aitatutako familiei Udalak bialduko deutsen katalogoagaz batera, Imanol Landa Alkatearen eskutitza be helduko da etxeetara, katalogoaren produktuak udalerriko zein liburu-dendatan eskura daitekezan azalduz. Aurten 21 liburu-dendek kolaborau dabe ekimenagaz.

Oraingoa 14. edizinoa izango da eta danetara 200.000 ale banatuko dira, Euskal Herriko 100 bat udal eta mankomunidadetako Euskera Zerbitzuen eskutik.

Merkatuan dagozan produktuen artean hautaketea egin da, barritasuna, egokitasuna eta kalidadea kontuan hartuta; eta hurrengo zortzi ataletan sailkatu dira: musikea, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera produktu bakotxaren gitxi gorabeherako prezioa be agertzen da eta baita edadearen araberako banaketea be.

Papelezko edizinoaz gan, edizino digitala be ikus daiteke www.katalogoa.org helbidean eta horretan produktuez gan, merkatuan topau daitekezan beste asko be agertzen dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu