'Carnage'
2011-11-22 12:20 Zinema kritikakRoman Polanskik istorioak aukeratu eta pantailaratzeko betiko maisutasuna erakutsi deusku oraingoan be. Yasmina Rezak idatzitako testu bikaina izan dau oinarri, puntako aktoreak izan ditu, eta eszenaratze perfektua lortu dau. Horreek danak pelikulearen osogaiak. Ez dogu gehiagorik behar.
Zuzendaria: Roman Polanski
Gidoilariak: Yasmina Reza, Roman Polanski
Interpreteak: Kate Winslet, Christoph Waltz, Jodie Foster, John C Reilly
Generoa: Komedia dramatikoa
Herrialde: Ameriketako Estatu Batuak
Ekoizleak: Roman Polnaski, Said Ben Said, Martin Moszkowicz
Carnage filmak, Un dios salvaje gaztelaniazko bersinoan, euren semeei buruz berba egiteko batzen diran bikote biren istorioa kontetan dau. Mutikoek burrukan egin dabe, eta gurasoek arazoa modu baketsuan konpontzea gura dabe. Baina, konturatu orduko, gizakiaren alderik txarrena azalarazoko da batzarrean. Mozorroa kendu, eta bakotxaren asmoak agirian geratuko dira; hasieran erakutsi nahi ebenaren kontrakoa, hain zuzen be. Eta hasierako asmo onak bertan behera itxiko ditue.
Roman Polanskik istorioak aukeratu eta pantailaratzeko betiko maisutasuna erakutsi deusku oraingoan be. Yasmina Rezak idatzitako testu bikaina izan dau oinarri, puntako aktoreak izan ditu, eta eszenaratze perfektua lortu dau. Horreek danak pelikulearen osogaiak. Ez dogu gehiagorik behar.
Gurasoek seme-alabak ondo hezteko dituen zailtasunak, bikotekideen arteko arazoak, lanari menpekotasuna, konpromiso etikoa (eta faltea), norberaren kontraesanak, aitatasuna eta amatasuna... gai guztiak doaz agertzen eszenatokitik urten barik. Berbak besterik ez dira.
Film bikaina da, jatorrizko bersinoan ikustea merezidu dauena. Mirariz, Bilboko Multi zinema-aretoetan aukerea dago aktoreen benetako ahotsak entzuteko, bikoizketa barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!